2011-02-24

BEGOÑAK ESTHERRI...



Esther Begoñaren amak Begoñari jarri nahi zion izena da. Begoñaren aitak Begoñari Begoña izena jarri nahi zion. Begoña izenez ezagutzen dute guztiek Begoña, Begotxu deitzen diote denek. Begoñak ere nahiago du, ordea, ispilura begiratu eta Begoñaren tokian Esther ikusi. Izenak izana zapaldu ote dion beldur da... Auskalo zer pentsatuko duen Xabik Begoñaren tokian Esther ikusten duenean. Begoñak (eta Estherrek) izenez maitemintzen garela uste du.


Iparragirre 2010 saria jaso du "Esther" lanak. Ostiralean Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean izan nintzen saria jasotzen. Antolatzaile eta epaimahaikideek ongi goxatua duten sariketa da Iparragirre. Urtez urte sariketa bizi-bizirik mantentzeko lan bikaina egiten dute; horren isla dira sariketa egunerako lan sarituekin ateratzen dituzten liburuak (Bermingham argitaletxea). (Bai, Felix, bai ;-)) Afariarena ere kontatu egin beharko dugu... Sari-banaketaren ondoren, jasotzen da saririk ederrena: saritu (zorionak Jon Etxabe, Iker Amutxastegi, Oscar Alonso, Mikel Iturriotz eta Aitor Albisturri), epaimahaikide (Jose Luis Padron, Patxi Ezkiaga, Pello Otxoteko, Felix Maraña, Jon Obeso eta Karlos Aurtenetxe) eta antolatzaileen (Zumarraga eta Urretxuko Udalak) arteko afaria; afaria ederra izaten da, ni mahainguru-tertulia-lagunartearekin gelditzen naiz.

Jose Luis Padronek, epaimahai lanetan aritu den idazleak, Iratiren begirada aipatu zuen sari-banaketako hitzaldian, eta gauza esentzialen pisua eta... festetako orkestinak (eta ni halakorik ezagutu gabea) ere aipatu zituen. Iratiren begiradari begira nago, begiradak nora iritsi nahi duen asmatu ezinda. Gertuan ematen ditu pausoak Iratiren begiradak. Ukitzen den begirada da Iratirena; nik behintzat hala sentitzen dut begira jartzen natzaionetan.



Sari-banaketa ekitaldiko bideoa otamotz.com-en topatuko duzue: http://www.otamotz.com/content/view/7457/997/

5 comentarios:

  1. Zorionak, Irati, izugarri pozten nau zure garaipen literario nahiz pertsonalak.

    ResponderEliminar
  2. Bigarren urtean jarraian, BEJONDAIZULA eta ZORIONAK! Ni ere izugarri pozten naiz.

    ResponderEliminar
  3. Aupa Irati:Zer eitten den? nola moldatze haiz denea iristeko? BENJONDAIELA ETA ZORIONAK politte.

    ResponderEliminar
  4. Muxu potolo bat Goierritik Goierrira. Oraintxe irratitik idazten di(n)at (ez zaki(n)at neska edo mutila haizen) eta lagun izan ditudan bi gonbidatuak gogoan, inguruan dudan jende zoragarriak laguntzen didalako iristen naizela denera... hori ateratzen di(n)at ondorio egunero. Adibidez, hi ere hortxe hagolako. Bejondaiala hiri ere!

    ResponderEliminar