2011-02-21

PATATA ARMIARMA BALITZ...


HITZA: AMARAUN

Harrapatzearen xarma; edo harrapatu nahi izatearena; edo harrapatua izatearena. Armiarmak egiten duen sarea (amarauna) proteinez osatua dago. Munduan ezagutzen den elementurik gogorrenetakoa omen da.

Amaraunik handiena Madagaskarren omen dago, 25 metro omen ditu luze. Amaraun berezi hauek eraikitzen dituzten armiarmek ibaiak alderik alde zeharkatzeko eraikitzen dituzte. Nola egiten duten? Bertaratu eta zuzenean eurei (armiarmei) galdetzea onena...

Amaraunak isiltasuna harrapatzen du; isiltasunaren xuxurla. Amaraunak ametsen logune dira. Logeletako hormetan amaraunak dituztenek (zuk garbitu egiten dituzula... zuretzat kalte!) goizean ere ametsetan jarraitzen dute. Amets isilen xuxurla da zuk, bai zuk, horma ertzak garbitzeko ohiturarik ez duzun horrek, goizetan entzuten duzuna.






AFORISMOA: "Zakua patata baten barruan."


Ezinezkoa ere posible egiten dugu matematika azterketa batean. Horixe gaurko aforismoaren esanahia.

Batxilergoko lehenengo mailakoekin azterketa izan berri dut. Ikasle batek (demagun Arantxa duela ikasleak izena, ;-)) horixe da idatzi duena (ez zuen hori idatzi nahi (edo bai? Ez nago oso ziur), baina, horixe da idatzi duena), zakua patata baten barruan. Inguratu eta irakurri diodan arte ez da ohartu, ordea, idatzi duenaz. Gero barre egin du... zakua patata baten barruan... zergatik ez galdetzea falta izan zaio.

Eta orain ni naiz esaldiari bueltaka dabilena... zakua patata baten barruan... zergatik ez? Zer da azterketa bukatzen denean patatarekin eta zakuarekin gertatzen dena?

3 comentarios:

  1. Askotan bila ibili gabekoak izaten dira aforismorik ederrenak. Bitxienak behintzat bai! Istorio polita!

    ResponderEliminar
  2. Gure herriko amaraunean, bortizkeria alde batera eta behin betiko utzita, denak, eta, denak diot berriro, lanean ikustea desio eta nahi dut.Giza dibertsitatetik, elkarrekin eta elkarrenganako, herria eraikitze lanetan.

    ResponderEliminar
  3. Istoriotik baino historiatik du gehiago, Ekaitz! Zenbait ipuin kontatzen dizkizuet txoko honetan, baina, errealetik ere asko joaten da.

    Ea ba Dori, amaraunean kateatu zaizkigun urteak askatzeko gai garen!

    ResponderEliminar