2011-06-08

METAMORFOSIA (I)




Beldur naiz... igande iluntzean agurtu nituen lagun berriak ostiral arratsaldean nola topatuko ote ditudan... bi egunez behin beren pisua eta neurria bikoiztu egiten omen dute! Beldur naiz... agurtzeko astirik gabe, ostiral arratsaldean zeta-kapuluan biltzen hasiak ez ote diren egongo...

Egun eta erdiren bueltan maitteko hartu ditut, hasieran nazka aurpegiz begiratu banien ere (arrastaka sumatzen dudan oro bizkarrean zintzilik sentitzen dut), etxeko maskota bihurtu dira orain. Zeta-harrak dira, har izatetik tximeleta izatera igarotzen diren izaki bitxiak. Metamorfosi prozesuan zetazko haria sortzen dutenak.

Pozik atera nien amak etxera ekarri dituen zeta-harrei argazkia... prozesua argazkitan jasotzeko asmoa dut. Goiz batean askatasun bila hegatu zen txoria (bejondeiola! Non ibiliko ote da... hogeita bat urte badaramatza hegan...) eta begiak atera beharrean hil zitzaigun zortzi urteko arrain aittondua... ez dugu etxean sekula beste animaliarik izan. Tximeleta bihurtu bitartean masustondoaren hostoen artean goxo zainduta izango ditugu etxekotu ditugun maskota berriak.

Ai! Kafkak ikusiko bagintu...


6 comentarios:

  1. Naturaren mirarietako bat, benetan, zoragarria. Inoiz, gutxitan tamalez, ikusi dut gure ikastetxeko geletan halako esperientzia: ikusgarria, harrigarria, eta guztiz, aberatsa.

    ResponderEliminar
  2. Zetarra: zetaren ekoizleak. Nik ere martxan jarria daukat halako esperientzi bat, lehendik ezagutzen nuen, eta ahal dedanetan bizi berritu eta gogoratzen dut.Dagoeneko potol potolo daude, baina, oraindik ez dira kapulua sortzen jarri. Benetan , bizigarria, zoragarria.

    ResponderEliminar
  3. Bada, nire seme zaharrenak, hiru urte (ia-ia lau, berak erraten duen moduan) dituena, egin du esperientzia orain dela hilabete eskasa. Eta zain dago/gaude ea noiz jartzen dituzun hurrengo argazkiak. Berak "kisalida" horiek ikusi nahi baititu. Eta tximeletak ere bai, noski.

    Ongi izan, Irati. (Azkenean idatzi dut zure blogean ;)

    Arantza

    ResponderEliminar
  4. Dagoeneko zetarra batek "krisalida" edo kapulua egiten hasia da, gogotsu izaten naiz lanetik etxeratzeko eta etxekide berrien gora beherak bizi ahal izateko, bai, bizi diot,erabat jakinmin eta pozez gainezka nabilelako istorio honekin. Zureak nola dira, Irati?

    ResponderEliminar
  5. Izugarri pozten nau Arantza zu hemen ikusteak ;-) Badakit ixkutuan hor izaten zarela, sumatzen zaitu(zte)t. Esperimentua aurrera doa... ea bihar-etzi hirugarren argazkia jartzeko moduan naizen.

    Muxu bana Xabier eta Joanesi! Eta beste potolo bat zuretzako!

    ResponderEliminar
  6. Ederra da bai, Txema, txikitxoenak gazte-gaztetatik halako esperientziekin (ziur naiz naturak aukera asko ematen dituela) heztea.

    Paretsuan gabiltzan ezta, Naiara? ;-)

    Muxu bana!

    ResponderEliminar