2011-09-29

Erantzun bila


Umeak galdetzen dio ondoko umeari (umea izan daiteke neska, edo umea izan daiteke gazte heltzen hasia edo umea izan daiteke adinekoa, edo mutila...)... umeak galdetzen dio ondoko umeari:

- Zer da mendia?

Besteak erantzuten dio ea zergatik egiten dizkion horrelako galdera zailak...

- Mendiak nork marrazten ditu?

Besteak erantzuten dio hori margolariren bati galdetu beharko diola, berak zirriborroak baino ez dakiela egiten...

- Eta mendira joaten direnak... zergatik joaten dira mendira?

Besteak erantzuten dio horrelako galderen erantzunak non ezkutatzen diren... eta jokoaren arauak aldatu beharko dituztela...

Aspaldi asmatu zuten jokoa bi umeek. Txandaka-txandaka, egun batean bati egokitzen zaio galderak egitea eta besteari erantzutea. Hurrengoan alderantziz...

Bi umeak (umea izan daiteke neska, edo umea izan daiteke gazte heltzen hasia edo umea izan daiteke adinekoa, edo mutila...) Brinkolan ikusi nituen igandean, Izadi-Zaleak mendi elkarteak antolatutako "Aizkorrin Barrena" mendi martxan. Artzanburu gainean utzitako bertsoa osatzen lagundu zidaten... Goiza bikaina izan zen; uste dut erantzunak ezkutatu eta galderak aurkitu beharrik gabe nahigabe elkarri osatu ziotela erdi josian utzitako elkarrizketa...




Brinkola aldetik abiatuta
Aloña gendun helburu,
baso, erreka, zelai artean...
konturatzerako Duru!
Alderik alde, puntarik punta
besarkatuz Artzanburu,
"Izadi-zale" eskerrik asko
goizak guztia batu du,
zuen aldetik izugarrizko
oparia jaso dugu.





5 comentarios:

  1. Ni bertan izandakoa naiz, eta, benetan, mundiala, zoragarria: hango paisaiak eta hango giroa. Aukera aparta izadiaz, naturaz, blai, harrapatuta gelditzeko. Eskerrik asko antolatzailei.

    ResponderEliminar
  2. Jeje! Gazteena aginduak ematene ta zaharrena burumakur? Marimaestra ederra eginda zaude. Lastima, nik ez nuen joaterik izan baina izadizaleek ibilbide zoragarria antolatu zutela esan didate. Ea datorren urtean!

    ResponderEliminar
  3. Bai, egia da, Jon, lan handia egin dute antolatzaileek! Ea ekimenak urte askotan jarraipena izaten duen!

    Mikel... kosta zait konturatzea... argazkiaz ari zara, ezta? jejeje eta nor izan ote da momentua lapurtu diguna?

    ResponderEliminar
  4. Bai, zoragarria da , benetan, Aizkorri barren eta gaina hori, halakoetan konturatzen da bat, oso urrutira joan beharrik ez dagoela, paregabeko eszenategi eder batetaz gozatzeko. Goierritarok ez dakukagu, ez, Aralar eta Aizkorri saltzeko. Bertsoa, bikaina.Naturaz bizi, naturaz gozatu.

    ResponderEliminar
  5. Ederra da bai, bertakoarekin gozatzen ikastea!

    ResponderEliminar