2011-09-20

ITAKA (Maleta hutsak betez 2011-9-10)


"Maleta hutsak poesia hautsiez bete daitezke; poesia hautsiekin begiak estal daitezke; estalitako begiekin urrutiko distantzietan hatz markak utz ditzakegu; hatz markekin iragana hilezkor dezakegu; hilezkortutako iraganekin puzzle gozoak sukalda daitezke; puzzle gozoekin denborari haginka egin diezaiokegu; denborari egindako hozkadekin joan egin gaitezke; joaten garenean... poesia hautsiak uzten ditugu bete nahi genituen maletetan."









Estatu Batuen eta Turkiaren artean 1586 hitz kabitzen dira. Poesia handi bat eta bi itzal. Estatu Batuen eta Turkiaren artean larunbat goiz bakarra kabitzen da. Bi ahotsen aierua. Estatu Batuen eta Turkiaren artean Samuel eta Ana elkarri begira egon daitezke, luze, esan nahi duten guztia hustu gabeko maletetan gordez. Estatu Batuen eta Turkiaren artean Irumugarrietako gaina kabitzen da. Oskarren bertsoa. Estatu Batuen eta Turkiaren artean Itakak oihu egiten ikasi zuen irailaren 10ean, isiltasunarekin marrazkiak egiten.

Hitz, kantu, argazki, bertso, irudi, jolas, olerki, istorio... zamatzen ez diren maletetan sar daitekeen guztia. Samuel, Ana, Oskar, Ekaitz eta Joxerekin egindako bidaia... oraindik zuretzako tokitxo bat ere badago. Ondoan eseri nahi izanez gero...

http://www.divshare.com/download/15765049-d24

3 comentarios:

  1. Uhinen atzean... Mari20 de septiembre de 2011, 19:54

    Uste dut... uste dut Txindokira eta gero 66 bidea egitera joan beharko genukeela (lehenengo tartetxoa igerian eta gainontzekoa oinez :P). Zer diozue? Itakazale guztiok (bai, astebete berandutzen garenok ere bai) Amerikan, Amerikako euskaldunen ipuinei hitzak eta bertsoak idazten... Ea noizko!!

    Eta, hartu papera eta boligrafoa, ikasketaburu jaun-andreak: hemendik aurrera, Historia klaseak Turkian!! Ez legoke gaizki... Anaren istorioei paisaiak, usainak, kantuak eta pertsonak jartzea...

    Irrati uhinik ez zait heldu udan (problemekin batera joaten dira oporretan agian, Ameriketara edo, Turkiara edo). Ikasturte honetan entzun ditudan lehenengoak zoragarriak izan dira!! Eskerrik asko.

    Bi muxu potolo.

    PD: Lasterka hasi nahi duzunean, badakizu ni beti prest nagoela zenbakiekin jolasean aritzeko. Batez ere problema matematikoak literatura hutsa direnean.

    ResponderEliminar
  2. Bidai kronika ederrak; zain eta irrikaz nengoen Itakarekin bat egiteko.

    ResponderEliminar
  3. Euskaraz, eta, batez ere, norbere hizkeran (nafar hizkeran) zoragarria.Saio ederra. Eskerrik asko.

    ResponderEliminar