2011-10-07

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (III)



Aste honetanlagun baten mezua jaso dut. Ea zalantza bat argitzen lagunduko ote nion... eta bai; asmatu duzue! Zalantzak zalantza sortu du... eta zalantza batek zalantza sortzen duenean, pentsamenduak zerbait lehertzen du, zerbait "hala moduzkoa", zerbait pausoa bizkor eman eta geldo ibiltzen dena...

"Agur t´erdi... t´erdi hori agurrarentzat bakarrik izan daiteke? Izan zitekeen muxu t´erdi?" Eta bai; asmatu duzue! Iratik ispiluaren aurrean igaro du astea, muxu eta erdi eman, oparitu edo opa daitekeen erabakitzen. Begiratzearen begiratzeaz ezpainak urratu zaizkit eta "t kakots" zelebre horren moduko urratua atera zait bi ezpainen artean. Galderaren erantzunaren arrastorik ez. Akaso... Pentsamenduak zerbait lehertzen duenean, "hala moduzkoak" sortzen dituelako... akaso... ondoriozta genezake...

muxu t´erdi = bi ezpain urratu




UMEAK PASTEL ARTEAN


Ume bat eta erdik (?¿ bai, muxu t´erdiak existitzen badira, ume eta erdiak ere bai) pastel bat eta erdi jan dute minutu eta erdian. Zenbat umek jango dituzte 60 pastel ordu erdian?

Minutu eta erdi duzue erantzuteko... ja!... on egin eta... muxu t´erdi bana!


14 comentarios:

  1. 60 ume jango dute 60 pastel ordu batean.

    ResponderEliminar
  2. Ño, Andoni! Oraingo honetan pixka bat gehixeago pentsatu beharko duzu... liseriketa lasaiago egin behar da! Lasai, pastelak hor utziko ditut eta! Segi pentsatzen!

    ResponderEliminar
  3. kaixo Irati:

    Problema ateratzen nago oraindik baina duda bat daukat: Bi mutilek eta erdik jan al duten patel eta erdi bat minutu eta erdi berdinean

    ResponderEliminar
  4. baina ume bat jan duenean pastel bat, gero beste bat jaten du? horrela ba da 2 ume.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Mikel!

    Ez dut ulertzen zergatik aipatzen dituzun bi mutil eta erdi?

    Problemak dio: "Ume bat eta erdik pastel bat eta erdi jan dute minutu eta erdian". Eta hori oinarritzat hartuta gainerakoa... Animo, Mikel!

    Kaixo Andoni,

    Bai, noski! Aurrean bost pastel jartzen badizkizut... bat jan duzulako bigarrena jateari utziko diozu? Nik ez behintzat! ;-)

    Asteburu on, bikote!

    ResponderEliminar
  6. 3 umek jango dute 60 pastel ordu erdian. Hiruko erregela erabili dut. Ume eta erdik 90 segundutan 1,5 pastel jaten badu, 1800 segundutan 30 pastel jango luke, eta doblea jateko, denbora berean, doble ume, beraz, hiru. Ondo?

    ResponderEliminar
  7. kaixo irati:

    54 mutil eta erdik jaten dute 60 pastel ordu erdian.

    Agur:D

    ResponderEliminar
  8. kaixo irati!
    60 ume eta t'erdi da erantzuna?

    bestela ez dut oso ongi ulertu problema

    muxx
    agur.

    ResponderEliminar
  9. Beno... neska-mutilentzako pista... erantzunak umeak oso-osorik hartzen ditu kontuan, ezin bestela... ze ote da ume eta erdi bat, berrogeita hamalau ume eta erdi eta hirurogei ume eta erdi izatea? Bai, badakit problemak ume eta erdi diola baina... pastelak jan ondorenean erdiak oso bihurtzen dira! Kaloria kontua izango da! Animo Andoni, Mikel, Maider...

    ResponderEliminar
  10. Aupa Markos!

    Bikain! Eta... eskerrik asko eguna alaitzeagatik. Eguna alaitzeak esan nahi du egunari ezusteko kolorea ematea, eta egunari ezusteko kolorea emateak esan nahi du aspaldian berririk izan ez eta atea kox-kox joz hurbiltzen zaizun laguna gertuan sentitzea. Erantzuna... ederki! Muxu bat!

    ResponderEliminar
  11. Irati.. Filologo jaunak, Matematikari-Idazle andreak eta matematikazale-ikasleak noiz jango dituzte 60 pastel? Zuk uste guk lortuko genukeela, 30 minutuan? Ostiralean edo saiatu beharko genuke, ea gu mutil eta erdi horiek bezain azkarrak garen. Bestela.. ipuin eta erdiak jaten ahalegindu gaitezke. ;D

    Emm filologoren batek edo galderak egiten dituen lagunen batek edo jakin nahi badu:

    1,5 minutu denbora unitate bat edo tarte bat izango da. 30 minutuan 20 denbora tarte daude (30:1,5=20). Ume bakoitzak pastel bat denbora tarte bakoitzean, beraz 60 pastel : 20 denbora tarte = 3 ume. Adibiez, Filologo Jauna, Matematikari-Idazle andrea (biak maiuskulaz) eta matematikazale-ikaslea.

    Muxu eta erdi. Eta beste bat lagunari nire partez!!

    ResponderEliminar
  12. kaixo irati!

    uste dut problemaren erantzuna aurkitu dudala

    60:1,5= 40 ume?
    muxx
    agur.

    ResponderEliminar
  13. Animo, Maider! Beste ukitxo bat falta zaio erantzunari! Izugarri ongi ari zara lanean, etsi gabe eutsi burugogor!

    ResponderEliminar
  14. 60 pastel gehitxo izango dira, ezta Leire? Baina, Txindokiko puntaraino iristeko zerbait beharko dugu... Kasu honetan banaketa nola egin beharko genuke? Filologoek ehuneko zenbat jaten dute? Eta matematikari-idazleek? Eta ikasle zoragarriek?

    "A todo esto" (gogoratzen?) pastelak ze zaporetakoak dira?

    ResponderEliminar