2011-10-28

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (V)



Beti pentsatu izan dut orriak eta orriak (orriak eta orriak eta orriak eta orriak, bai, bai, eta orriak, eta orriak...) mahai gainean pilatzen zaizkidanean, azpian gelditzen diren orriak ito egiten direla. Eta orriak itotzen direnean, mahaiak itsaso bihurtzen direla, eta mahaiak itsaso bihurtzen direnean, marrazo artean igeri egiten ikasten dugula. Eta marrazo artean igeri egitea da... ihes egiten asmatzea.


Ba, horixe! Atzo ihes egin nuela... marrazo artetik lehoi artera. Eta orriak eta orriak pilatu ordez, emozioak, eskuak, irribarreak, protestak, ogitartekoak, txistu hotsak, algarak, pozak, buru txikiak, begi handiagoak... pilatzen ikasi nuela. Golak pilatzeko astia ere hartu nuen atzo. Hiru eta huts. Bederatzi urte nituela San Mamesen bizitakoari atzo gaueko sentipenak pilatu nizkion. Mundiala izan zen!

Kontua da gaur goizean marrazo artera itzuli naizenean, mahai gaineko orri zuriak zuri-gorrituta ikusi ditudala. Eta txukun. Pilatuta, baina, txukun. Marrazoak eta lehoiak elkarrekin igerian ikusi ditut nire mahai gaineko itsasoan.





PILAKETAK


Hiru menditxo egin ditugu pilatutako orriekin. 11, 7 eta 6 orriko pilak. Multzo batetik bestera orriak pasa ditzakegu, baina, betiere ondoko araua errespetatuz: multzo batera une horretan multzo horretan dagoen orri kopurua soilik pasa daiteke; eta pasatako orriek multzo bakar batetik hartutakoak izan behar dute.

Orri kopuru berdina duten hiru multzo berdin lortu nahi ditugu... zein da hori lortzeko egin beharko dugun mugimendu kopururik txikiena?


Zer? Daturen bat falta dela? A, bai! -Aupa Athletic! :-P

10 comentarios:

  1. kaixo, 11 ren multzorik bi 6 ren multozra pasatu eta bat 7ren multzora

    ResponderEliminar
  2. Ez dakit nik, ba, mahai gaineko paper pilen arteko marrazoek ez ote duten hozka egiten... Filologo Jaunak ere itsaso handi bat dauka mahai gainean, marrazoz beteta.

    Ea ni ez naizen ito, marrazo artean igerian. Hau paperak gutxien mugituz (zenbat eta gutxiago mugitu orduan eta marrazoek hozka egiteko probabilitate txikiagoa?) lortu dudan soluzioa:

    11 - 7 - 6
    4 - 14 - 6
    4 - 8 - 12
    8 - 8 - 8

    Beraz... lau mugimendu?

    Oraingoan... oraingoan bai! Bihar arte! =D

    ResponderEliminar
  3. Andoni... gaurko azalpenarekin egin beharrekoa ulertuta, ezta? Zain izango nauzu...

    ResponderEliminar
  4. Igerilariak asmatu du bai, igerian! Halere, bidean ur tragoska bat ere edan du! ;-) Lau egonaldi... hiru pauso, ezta?

    Muxu bat = bi masaje

    ResponderEliminar
  5. kaixo
    11ko multzotik 7ko multzora pasa, 4,14 eta 6ko multzoak geratzen dira.
    14ko multzotik 6ko multzora pasa, 4,8 eta 12ko multzoak gelditzen dira.
    12ko multzotik 4 multzora pasa eta 8,8 eta 8ko multzoak geratzen dira

    ResponderEliminar
  6. Kaixo;
    Orrela ditugu montoiak hasieran

    11 7 6
    4 14 6
    8 10 6
    8 4 12
    8 8 8

    hor duzu gutiak berdin
    Agur

    ResponderEliminar
  7. Norabait pauso bat gutxixeago emanda iristeko aukera badago... Beti biderik laburrena ez da ederrena izaten baina... ariketak hala eskatzen zuen eta... gose bazara pauso bat jateko moduan zaude, Mikel!

    ResponderEliminar
  8. Horaingoan,

    11 7 6
    4 14 6
    4 8 12
    8 8 8
    Agur

    ResponderEliminar
  9. Bai, Mikel, ORAINGOAN (ssssss h-rik gabe... ;-))bai, oso ongi! Eutsi horri! Ahalegintzen jarraitzea da garrantzitsuena!

    ResponderEliminar