2011-10-20

ELKARRI ZIRIKA


Hamabostean behin ikusten du argia Goierritarra aldizkariak. Tarteka bertan idaztea egokitzen zaigu Ekaitzi eta bioi, gai bat aukeratu eta gai horri tiraka aritzen gara. Hauxe azkenek
o aleari egin diogun ekarpena; sormena, politika, ingurumena...:



(Gaur ez iep ta ez aupa, bakiñ, aurreztu beharra zaon!)

Orduete… Orduete, orduete den. Beasaindik Burlatañoko bidea, 79 kilometro. Ordueten DBHko ikaslei ergatiboa eakutsi diezaieken. Ordueten bizitza oson ikasitakoa ahaztu dezaken. Orduete, 8.776 pinporta harea-erloju baten. Orduete, attonan bazkalostetako lokuluxke. Orduete, larrualdi gozo bat, jo aurreko zizka-mizka eta ondoko zigarrotxo ta guzti. Orduete, 27 telefono dei. Ordueten bost urte baño gutxioko 1.000 ume baño gehio hiltzen dittun mundun gosez. Orduete, 1.123 karaktere. Orduete, 107 zortziko txiki. Orduete… Ez, orduete orduete baño gehio den. Orduete (,) orduete asko dittun. Ez al zan iruitzen?

Orduete, iraillekin batea orduete lektibo bat gehio den Iribas jaunak Nafarroko irakasleoi asten sarrazten diuna. Ta gu hasarre. Alperrak gattun, nunbait; alperrik den, bakiñ. Ta gu hasarre, bai, orduete orduete baño gehio baiten gue instituton´e. Orduete, 2,67 irakasle 64ko klaustron. Orduete, 35 zaintza asten. Orduete, liburutegiko taldea. Orduete, genero berdintasunekoa. Orduete, Lotune aldizkarie. Orduete, irakaslen formakuntza. Bai, orduete orduete baño gehio den. Orduete (,) orduete asko dittun. Ez al zan iruitzen?

Hoixe den ba pordepronto ordueteatik gue institutok aurten aurreztuko dona, lau zero Abiadura Haundiko Trenan 8,5 kilometro 42.000.000 euro kostatzen (kosta, bai, balio exkaxa izango baitin) dan herrin. Azala behar din, gero.

Jarduera osagarriri, ez; formakuntzai, ez; sormen bideri, ez; kaliteteri, ez; eskola publikori, ez. Bai, EZkuntza den Nafarroko Gobernuk gue ikaslei eskaintzen diena. EZkuntza, H-ik bae, bai, aurreztu beharra zaon, bakiñ.

Orduete, orduete baño gehio pasa diñat orduetez literatura eitten. Literarioki, filosofikoki. Baño, matematikoki, orduete zenbat denbora den matematikoki?

Ekaitz Goikoetxea



… kronometroa martxan jarri diat…

Aup itz!

Hiri ze eantzun ezin asmau ta ikaslengana jotzea erabaki diat… berrogeita hamabost minutu denboraz hizketan… matematikako klasen. Hasteko erlojuk izkutatzeko eskau zieat, ta begik ixteko gero. Pentsau daikek bai, baten batek galdetu dola… “begik itxita baldin baditteu, zertako izkutau erlojuk?”. Hurrungo klasen tentazioz hitzeingo zieat, bakik, hoi re matematika izango´ek; honuzkeo jabetzen hasita izango ittuk ta… ikasi beharko´itek tentazio bat ta tentazio bat bi tentazio baino dezente gehio diela.

Orduetea poesia hautsi bat omen dek, ta bi kiloko muxu baten izerdi arrastoa… baten bat e ausartu´ek denboran deribatue zulo haundi bat dala esaten ta atzeko parten eseitzen dan mutiko zirikatzailea arnas-hotsak zenbatzen hasi´ek… itto ez danen… Kontue dek beak eman diala bila nenbilen eantzune: orduete ittotasun baten arnasaldie dek.

Ittotzen ai gaittuk bai, ta ez zekiat denborea baino lehen igeri itten ikasiko ote deun. Ez, etzak pentsa beso-hanka parek nola-hala astintzen ditteula ta salbu geanik. Igeri ittek zerbait koplikatugoa izan behar dik. Errekak uhertuta zetozek, arre. Ta horretxek ematen ziak bildurrik haundina, gardentasun ezak. Etzigutek (haik) erakutsi nahi ta ez diau (guk) ikusi nahi. Danok zaku beren. Ta bakik… zaku muturrei korapiloa itten zaionen, ahoa zabaltzek ez dik arnas-hatsa ziurtatzen. Errekak uhertuta zetozek, arre. Ta gizartea so ikusten diat. Ta arre ta so arten…bakik… astoa zer suma!

… kronometroa… ja!

Begik zaaldu ta erlojuk falta… ikasle gizajok! Denborea re lapurtu itten zieau.

Hiru mila seiehun ta bat segundo behar izan dizkiat azken puntue hemen jarri nahi nola erabakitzeko. Erabaki baten neurrie, akaso hoi re izango´ek orduete baten denborea.

Irati Goikoetxea

7 comentarios:

  1. Kostata baina ulertu dut zer idatzi duzuen,eta orduete baino gutxiagon irakurri dut!Euskera ez gainditzeak ez du esan nahi ez dudala ezer ulertzen..eh?
    Eta ulertzeko behar dudana nik eta beste ikasleak ordueteko azalpenak dira: berdin zait matematikako bigarren mailako ekuazio bat azaltzeko baldin badira, ingelesan present simple-ko egitura edota euskeran iruzkinak egitea jakiteko...
    orduete bateann ulertu, ikasi ta ondo pasa dezakegu. Ekainan hezkuntzari dagokionez jakintza gehiagorekin egon behar ginatekeen, baina murrizketekin jakintza gehiagorik ez dugu izango, hezkuntza galdu dugulako iadanik. Irakasleek lan gehiago izan arren, haien ikasleei ezin diete erakatsi. Nik EGA atera nahi dudala, saiatzen ari naizela atariko frogak egiten eta testutako klaseetan ikasi dudan GUZTIAREKIN EZ DELA NAHIKOA...baina
    Nire kasuan orduete bat, bi eta hiru behar ditut EGA-ren atariko frogan ateratzen diren gauza guztiak ulertzeko, baina murrizketekin gaur KLASE bat galdu dut. Hurrngo astean.. NORK daki zenbat? eta KURTSOAN zehar? Orduete bat baino askoz gehiago galduko ditut...eta bakarrik ikasi nahi duen ikasle bat naiz. Ikasi eta gainditu. Gero etorkizunean psikologa on bat izateko. Baina gobernuak badirudi ez duela hori nahi, badirudi guk hezkuntza gabe geratzeak ez zaiela ezer inporta!! Baina haiek ez dakitena ...badakizue zer den? Orduete batean jendea ezagutu dudala eta haiek orduete batean dirua poltsikora eraman dute, orduete batean egon naiteke ikasketa-buruaren hitzak entzuten, animoak gehien bat! eta haiek parre egiten gu hezkuntzarik gabe gaudelako,orduete batean harremanak hurbilagoak egin ditzazkegu eta haiek orduete batean hezkuntza nola izorratu dezaketeen gehiago bueltak ematen... orduete batean irriparreak ikusi ditzazket eta haiek dirua poltsikora... argi dago nork ez duen HEZKUNTZARIK eta nortzuk saiatzen garen dugun hezkuntza hobetzeko...

    Betiñe

    bientzat besarkada bat!

    ResponderEliminar
  2. Iratiri... 5!
    Ez dakit irakasleek nolako aurpegia jartzen ote dioten bostari (eta matematikariek?). Bai, iratiri ere bost. Ekaitzena irakurri nuen. Mahai gainean daukat oraindik. Eta berriz irakurri nuen. Hamaikatan irakurri dut (buruz dakit ia). Iratiri... iratiri ere bost, bai horixe! Bostekoa luzatu. Bost minutuko irribarrea oparitu didalako.

    Muxu potoooolo bat (bihar arte? :D )

    ResponderEliminar
  3. Iepa bikote! kuriositatez, bion artean, egunerokoan, hika aitzen zeate? Idatziak mamitsuak eta earrak.

    ResponderEliminar
  4. Sorpresa ederra, Betiñe! Ordubeteka-ordubeteka hemendik aurrera ere inguruotan ikusi nahi zintuzket... muxu bat!

    ResponderEliminar
  5. Leire... ostirala... arratsaldeko hirurak... ni hemen eta zu hor... gosaltzeko berandutxo?

    To, bi bosteko! Guztiak merezi dituzu! Bi bostekoren erdian beti besarkada estu bat egoten da!

    ResponderEliminar
  6. Hika aitzen al gean? Inoiz aittu izan gea, baino kosta itten zaigu ez baita txiki-txikitatik errotu deun zerbait... baino hortxe erronka berrie!

    Ze esatek Ekaitz! Ingo al diau? ;-)

    ResponderEliminar
  7. Bi bosteko... lau bosteko, beraz? Besarkada batek bi pertsonaren bi beso behar izaten ditu eta lau bosteko, ezta? Hogeiko bat, beharbada... ez dakit, batzuetan matematika klaseetan ikasitako legeek ez dute balio...

    Hirurak. Zu han eta ni hemen, bai. Baina hariak arian darrai eta... beharbada... bostekoa... edo hogeiko erdia behintzat...

    irribarre eta laurden ;D

    Ostiralero p(r)o(bl)emaren zain...

    ResponderEliminar