2011-10-05

ITAKA (Iñigo Aranbarri_2011-10-1)



Batzuetan gelditu egin behar da. Egoten ikasi. Batzuetan itsas portuko basamortuei izarrak lapurtzeko astia hartu behar da. Hondar aleei putz egiteko astia. Batzuetan beldurrarekin hitz egin behar da. Aurkitu gabeko giltzekin. Batzuetan inoiz izateari uzten zaio; eta orduan, orduan bakarrik arintzen da zama.


Uste dut olatu artean harrapatu ninduela gogoak, tximista erorien isiltasun mortuari begira. Uste dut argitan lehertu zitzaizkidala ekaitz guztiak, horregatik zuloarena. Zulo bat marraztu diot itsas portuko basamortuari. Izarrak eta hondar aleak sartzen dira zuloan. Baina, batez ere aurkitu gabeko giltzak. Abandonatutako hiru ate ditu zuloak.

Batzuetan gelditu egin behar da. Egoten ikasi. Abandonatutako ateen ondoan.







Iñigo Aranbarri -> Uretan zulo bat egiteko gaitasuna duenak elurretan dortokak marraztuz igarotzen du argiak gaua kateatzen duen unea. Izan dezake koaderno bat eskuetan, batzuetan aski da begiradarekin. Poesia, saiakera, biografiak, nobela... idatzi egiten du, hausnartuz pentsarazi. Azkoitiarra. Lekeition bizi da egun. Larunbateko hitzordua Etxaurin ezarri genuen; Iñigo Aranbarrirekin.


Larunbatean barre egin genuen, ateak zabaldu genituen, elkarri bideak marraztu genizkion... eta gozatu egin genuen. Literaturaz eta abandonuaz eta zamaz eta ihesi dabiltzan poetez aritu ginen hizketan Iñigorekin.

... eta Joxek izadiaz hitz egin zigun eta Ekaitzek poemak eta haikuak errezitatu zizkigun. Azken kantua Anarirekin, Anariren kantuak bizitzeko kantuak direlako...

Saioa jaitsi eta gorde nahi izanez gero... http://www.divshare.com/download/15870944-b74


3 comentarios:

  1. Orokorrean saio mamitsua eta Iñigo Aranbarriri egindako elkarrizketa oso ederra.

    ResponderEliminar
  2. Iñigo, Iturrama institutuan ezagutu nuen duela urte batzuk. Orduan, ez nuen aukerarik izan berarekin asko egoteko, baina, gordeta dudana zera da: berarengan gorputzak dioena eta izaera bat datozela, hots, bere barre samurraren atzetik pertsonalitate samurra ere zuela. Emaizkiozu garaintziak aukera baduzu eta, bedenabarrez, zuretzat ere, Irati.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko, Paule!

    Nire kontu, Kilker! Bihar bertan naiz berarekin egotekoa, gustura jarriko da! Iñigori goraintziak Kilkerren partez ;-) Horrela esanda ezagutuko zaitu? Muxu bat zuretzako eta aldamenean daukazunarentzako beste bat.

    ResponderEliminar