2009-06-05

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (III)


Gaueko ekaitzak barealdia ekarri zuen goizean... Emankor datoz urak errekan behera. Zorionak irabazi ez arren, zuen buruari apustu egiten ausartzen zareten guztioi! Itsasora iristen ez den errekak ere egiten du bere bidea!


Bigarren problema ebatzia dago. Ebazpena ezagutzeko jakinminik baduzu, egin koxk problemaren ondorengo iruzkinen gainean. Datorren hau egiteko bultzada izan daiteke...



EZKONDUEI GUSTATZEN AL ZAIE FUTBOLA ? ETA EZKONGABEEI?

Inkesta egin dute 50 langileko enpresa batean, eta honako datu hauek lortu dituzte:

· 22k kinielak egiten ditu; 25i futbola gustatzen zaio, eta 28 ezkonduak dira.

· 11ri futbola gustatzen zaio, eta, gainera, kinielak egiten ditu; 12 ezkonduak dira eta kinielak egiten dituzte; eta 14 ezkonduak dira eta futbola gustatzen zaie.

· 7 ezkonduak dira, futbola gustatzen zaie, eta kinielak egiten dituzte. Zenbat dira ezkongabeak, eta gainera, futbola gustatu ez eta kinielarik egiten ez dutenak?

Eta zuk zein
zakutan sartzen duzu zure burua? Hortxe laguntza: hasi ZAKUAK marrazten. Hori bai zulorik gabeak marraztu, langile bakar batek ere ez du eta ihes egin behar!

Ea nork asmatzen duen 15eko kiniela!

Animo lagunak!

6 comentarios:

  1. 22 dira ezkongabeak 50 langileetatik

    kinielak egiten dituzten 22etatik 19 ezkonduak dira
    futbola gustoko duten 25etatik 21 dira ezkonduak
    beraz, kinielak 3 ezkongabek egiten dituzte eta futbola 4 ezkongabek dute gustoko
    22 ezkongabe- aurreko 7ak= 15 ezkongabek ez dute futbola gustoko eta ez dute kinielarik egiten.

    Zuzen al nabil?


    PD: ezkonduak futbolera doaz emaztea bistatik kentzeko edo emazteak senarra futbolera bidaltzen du berarentzako tarte lasai bat izateko??

    ResponderEliminar
  2. 22 dira ezkongabeak

    kinielak 22k egin-> 12 ezkondu, beraz, 10 ezkongabe
    futbola gustoko 25ek-> 14 ezkondu, baina 7 bestean ere daudenez 7 ezkondu ditugu guztira,
    11 ezkondugabek dute gustoko baina 4 bestean ere daudenez 7 kontatuko ditugu

    Orduan 7+10=17 ezkongabei gustatzen zaie futbola/ kinielak egiten dituzte/ biak.
    5 ezkongabek ez dituzte kinielak egiten eta ez dute futbola gustoko

    ResponderEliminar
  3. Egun on adiskideok!

    Bi iruzkin jaso ditut, eta biak primeran daude! (bidali duenak badaki asmatu duela). Baina, beste lagun batzuei ere burua pittin bat nekatzeko aukera eman nahi diet, eta bihar ez bada datorren astelehenean (tartean Hondarribin izango naiz ikasleekin) argitaratuko ditut iruzkin guztiak.

    Ez dakit sariren bat ere merezi duzue eta, ez dakit zerbait pentsatzen hasi beharko dugu. Proposamenak biltzeko prest nago!

    Esaterako... anonimoak nor diren jakiten badugu... partaide guztion artean bazkaritxoren bat edo antola dezakegu...

    ResponderEliminar
  4. Bazkaritxoren bat ez, datorren kurtsora begira emanaldiren bat prestatzen hastea dibertigarriagoa da!! Guk badugu ideiaren bat musika eta antzerki edo bromakin lotuta, irakasleak ados bazaudete behintzat.

    Ongi lo egin Hondarribin (duela bi urte ez zuten ongi lo egin, eta zuek aurten ez dakit...)

    ResponderEliminar
  5. Horixe ados gaudela! Aurtengo emanaldia polita izan bada, datorren urtekoa mundiala izango da, eta horretarako gurekin batera zuek aritu behar duzue ekarpenak egiten! Denon ideiekin aberatsagoa izango da!

    Eta ea Hondarribin pixka bat deskantsatzea lortzen dugun, badakizu, eguna ongi zukutzeko gauean atseden hartu behar da! Ziur naiz primeran pasako dugula!

    ResponderEliminar
  6. Hortxe goialdean lehengo astean jadanik eginda zeuden bi ebazpenak. Primeran biak ala biak! Ezkonduak futbola ikustera ... auskalo zergatik joaten diren! Zu zergatik joaten zara?

    Bejondeizuela bioi!

    ResponderEliminar