Ez dira gutxi zakurren aurretik egin izan ditudan korrikaldiak. Inuzentea ni! Zenbat eta korrika gehiago egin nik, orduan eta korrika gehiago egiten zuen zakurrak. Bai, zakurrak! Ez baita gauza bera zakurra izatea edo txakurra izatea. Aspaldian ikasi dut txakurrak inguruan baditut nire burua kontrolatzen. Eta ez pentsa, biziki eskertzen diot nire buruari! Ez baita itxura batetik bestera garrasika ibiltzea! Ea katuak nahiago ditudan? Buf! Katuak ere nahiago urruti!
Korrika egitea, hori bai, hori gustuko dut. Halere, sekula ez naiz jarri nire zangokada neurtzen... Beraz, zangokada neurtu bitarteko denbora tartea uzten dizuet ondoko problemari buelta bat eta bi emateko. Ez nekatu gehiegi!
TXAKURRA ETA KATUA
Txakurrak eta katuak 100 m-ko pista batean joan-etorriko lasterketa egin dute. Txakurrak zangokada bakoitzean (eta guztietan) 3 m aurreratzen ditu, eta katuak 2 m bakarrik; baina, txakurrak eginiko bi zangokadako katuak hiru egiten ditu.
Bietatik zeinek irabazio du 200 m-ko lasterketa hau?
198. metrora elkar helduko dira, baina nire ustes, 200. metroa txakurra airean pasatzen ari den momentuan katua ez da oraindik mugara heldu
ResponderEliminarPozten naiz Alex saiatu zarelako!
ResponderEliminarBuruketa honetan bi kontu hartu behar ditugu bereziki kontuan.
* Biak, txakurra eta katua, 6 metroka elkartuko dira, beraz... 6en multiploak...
Ikusten dut horrekin lanean aritu zarela! Eta kontuan hartu beharreko bestea:
* Bidea joan-etorrikoa dela, hau da, 100 metro joateko eta 100 metro itzultzeko. Kontuan hartu hau!!!
Aupa Alex, gutxi falta zaizu eta!
Badakit beste lagun batzuk ere ari direla ekinean. Animo!
Beraz, 96. metroan, biak elkarrekin doaz. Txakurrak, lehen 100 metroak betetzeko, beste bi zangokada eman beharko ditu eta 2 metro "atzera bidean" egin, katuak bigarren zangokadan 100 metro juxtu egin eta buelta hartuko duelarik. Gainera, 102 metrora iritxiko da, txakurra "minus 2an" denean, berriro "parean" beharko luketenean. Hortik aurrera, katua eta txakurra "parean" daudenean, txakurrari 102 metro falta zaizkio eta katuari 98. Seina metrora "parekatzen" direnez, txakurra 17. parekatzean (102:6)juxtu 200 metrotan izango da eta katua, 16,33.ean suertatuko denez (98:6),katuak irabaziko dio, 4 metrotako aldeaz, 100 metro osatzerakoan txakurra "airean" zihoanez egin duen gehiegizko bidea dela eta ;-)
ResponderEliminarHau hala balitz, "exaktak" estudiatzen hastera noa !!
BIKAIN!!!
ResponderEliminarDatorren urterako matrikula egiteko moduan zaude! Leioako Zientzien fakultatean gustura hartuko zaituzte!
Laiotz tokiak ere badaki argi egiten!