2009-12-11

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (V)



Ea kandelen argizaria bukatu aurretik aste honetako problema ebazteko gai zaren! Ordubete daukazu!

ILUNTASUNARI BELDURRA DIOZU?

Bi kandela ditugu. Badakigu kandelek ordubeteko iraupena dutela (argizaria ordubetean ezerezean gelditzen da) eta biei aldi berean amaitzen zaiela argizaria. Nola neurtuko ditugu 15 minutu?


tik, tak, tik, tak, tik, tak... denbora bukatzen ari zaizu! Animo! Eta erre gabe ibili!

10 comentarios:

  1. Bakarren baten mezua jaso dut eta kontuz! Erlojurik ez daukagu eta!!! Nahia, saiatu berriro!!!

    ResponderEliminar
  2. Kandela lau zati berdinetan ebakita, zati bat piztu eta ordu laurden iraungo du.
    Ez nago oso konbentzitua baina, tira, hiru minututan okurritu zaidana da.
    Zorionak, blog ederra.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Markos, problemari kuku egiteagatik! Beste hiru minutu eskaini beharko dizkiozu ordea, eta lasai ibili ordubetean hiru minutuko asko daude eta! Ez daukagu ez erlojurik eta ezta kandelak neurtzeko tresnarik ere. Bi kandela, ez daukagu besterik. Ezin jakin non dagoen kandelaren erdia!

    Baina, erantzuna izoztua ere ez dago, epeltze bidean zoaz. Eutsi horri! Berriro jaso nahi dut zure erantzuna!

    ResponderEliminar
  4. Aspaldi kontatu zidaten joko hau eta erantzuna ahaztua neukan. Pentsa eta pentsa ibili naiz eta nola egin badakidalakoan nago. Kandeletako bat bi aldeetatik pizten duzu, ordu bat iraun beharrean ordu erditan erre dadin. Bitartean bigarren kandela pizten duzu, baina alde batetik bakarrik. Lehen kandela bukatzen denean, ordu erdi pasatuta egongo da eta bigarrena erditik ibiliko da. Beraz, bigarren kandelako beste aldea ere piztu eta abiadura bikoitzean agortuko denez, ordu laurten iraungo du, justu bilatzen genuen iraupena.

    ResponderEliminar
  5. Txopi zoragarri! Kasu honetan ez dakit buruari edo memoriari eragin diogun baina! Memoria buruaren parte da eta (edo ez?)... horrek ere balio du noski! Ostiralean argitaratuko dut zure ebazpena, beste batzuek ere bitartean jolas dezaten.

    Eta Markosi eta gainerakoei bi kandelez gain noski sua ere badugula esan nahi diet. Beharrezkoa da kandelak piztea!

    ResponderEliminar
  6. Badakit burua estutzen bazabiltzatela. Hortxe pista txiki bat: ordubetearen erdiaren erdia 15 minutu dira!

    Animo neska-mutilok!

    ResponderEliminar
  7. Hor tartean dago Txopiren ebazpena! Oso ongi. Oraingo honetan ikasleak aritu-aritu dira, baina, inor ez da helmugara iritsi! Leirek bai, Leirek oraingo honetan belarrira kontatu dit ebazpena literaturako klasean Ainhoak lagundu omen zion ebazten. Bejondeizuela bioi! Ikasgelan izan dugu gaur Leire eta berak ekarri die oparia lehenengo mailakoei: problemaren ebazpena! Eskerrik asko Leire!! Ikasleak oso gustura egon dira!

    ResponderEliminar
  8. irati! yaa badakit!
    aber ba 2 kandelako bat hartu eta bi aldetatik piztu, ere bestea batera pistu noski. ondoren bi aldeetatik piztuta dagoen kandela bukatzean biak itzali eta 30 minutu pasatu egin dira. ondoren
    geratzen den kandela 2 aldeetatik piztu eta buaktzean 15 minutu igaro dira!! :)

    muxuu bat: edurnee* (( DBH 1.E))


    --> ah nire ama eta nire anaia pista batzuk eman dizkit ehhhh jajaa

    ResponderEliminar
  9. Primeran Edurne! Zu behintzat ez zara argirik gabe geldituko!! Polita da laguntza eskatu eta elkarrekin jolasean aritzea. Bejondeizuela familia osoari!

    ResponderEliminar