Haizea zintzilik,
elurra zintzilik,
negua zintzilik.
Zintzilik,
begiak zintzilik,
arnasa zintzilik,
gogoa zintzilik.
Zintzilik. Edo...
Haizea airean,
elurra airean,
negua airean.
Airean,
begiak airean,
arnasa airean,
gogoa airean.
Airean. Edo...
Begiaren arabera, gogoaren arabera, haizearen arabera. Zintzilik, edo airean egotea. Guztia delako erlatiboa. Erlatiboa? Guztia? ... Einsteinek zer zion?
EINSTEINEN ZIRKULUKOA ZARA?
Zintzilik edo airean ez dakit nola, baina, Einsteinek ekarri digu seigarren problema. Opor tarte guztia daukazue berarekin jolasteko!
Einsteinek garatutako problema hau saiatzen diren %2k bakarrik lortzen du Einsteinek berak egin zuen moduan ebaztea. Zu ote zara %2 horietako bat? Heldu gogotsu!
Deskribapena:
1.- 5 kolore ezberdinetako 5 etxe ditugu.
2.- Etxe bakoitzean nazionalitate ezberdineko pertsona bat bizi da.
3.- Bost jabe horiek edari ezberdinak edaten dituzte, elikagai ezberdinak dituzte gustuko eta maskota ezberdinak dituzte.
Datuak:
1.- Ingelesa etxe gorrian bizi da.
2.- Suediarraren maskota txakurra da.
3.- Danimarkarrak tea edaten du.
4.- Etxe berdea etxe zuriaren ezkerraldean dagoen hurrengo etxea da.
5.- Etxe berdeko jabeak kafea edaten du.
6.- Ogia gustuko duenak txoriak hazten ditu.
7.- Etxe horiko jabeak marrubiak ditu gustuko.
8.- Erdiko etxean bizi denak esnea edaten du.
9.- Norbegiarra lehenengo etxean bizi da.
10.-Txokolatea gustuko duen pertsona katuak dituenaren ondoan bizi da.
11.-Zaldiak dituen pertsona marrubiak gustuko dituenaren ondoan bizi da.
12.-Makarroiak gustuko dituenak laranja zukua edaten du.
13.-Alemaniarrak arraina du gustuko.
14.-Norbegiarra etxe urdinaren ondoan bizi da.
15.-Txokolatea gustuko duenak ura edaten duen bizilaguna dauka.
Galdera: Zeinek ditu arrainak etxean?
Ea ongi egin dudan.
ResponderEliminarArrainak ingelesaren eta suediarraren artean bizi den alemaniarrak ditu. Alemaniar horri arraina eta kafea gustatzen zaizkio eta etxe berde batean bizi da.
Esperientzia polita gaurkoa, ez dakit zure gelakoek nitaz zerbait ikasi duten baina ikusi ditut azkenean ikasleen aurpegiak arbelaren ondotik, klase zoragarria duzu.
Mila esker eta muxu bat.
Leirek aurreratu ditu lanak. Oporrak hasterako lanak eginda. Ongi Leire! Eta zuek neska-mutilok ez lorik hartu, begiak itxi eta zabaltzerako urteak hozka egingo diolako egutegiari!
ResponderEliminarkaixoooOOOOO!!! zmz? ni oso ongi nire herrian,elizondon, nago osoooo gustora
ResponderEliminar(ez dizut erantzuna esaten oso zaila delako eta zu erreza zela esan zenuen....)
Kaixo Eneko, hau poza! Toki zoragarrian zaude, nik izugarri maite dut Baztan inguru hori. A ze inbidia ematen didazun!
ResponderEliminarEz etsi eta saiatu berriro problemarekin. Hartu orri bat eta irakurritako esaldiekin egin eskema txiki bat; horrek lagunduko dizu!
Muxu handi bat. Gozatu oporrak!
Azkeneamn atera zait!
ResponderEliminarDANIMARKARRAK dira arrainak etxean dituztenak
Alemaniarrak ditu arrainak etxean.
ResponderEliminarDanimarkarrak eta alemaniarrak jatorri ezberdinekoak badira... bakarren bat nahastu da problema hau ebazteko bide luzean zehar. Lasai neskak! Esan bezala, matematika saio bat probestuko dugu amaraun korapilatsu hori askatzeko. Saiatu zarete, galdetu duzue, orria zirriborratu duzue... eta hori da garrantzitsuena!
ResponderEliminar