Zorte on bihar loteria bihotzaren parean estututa irratia entzunez, telebistari begira egongo zareten guztioi.
Azken hilabeteotan loteria izaten da hizpide nagusietako bat. Loteria erosten du bizilagunak, loteria erosten du lankideak, loteria erosten du lagunak... Eta nik ez dut ulertzen nork bere borondatez nola ematen dion dirua urte osoan zehar hainbeste kritikatzen duen monarkiari, hainbesteko mina eragiten dio ejerzitoari edo ikusi ere egin ezin duen elizari. Estatura baitoa loteria erostean gastatutako dirua, eta estatuak bideratzen baititu hainbesteko kexak eta burukominak eragiten dizkiguten erakundeetara. Nik halakoetan koherentzia pittin bat botatzen dut faltan. Monarkiari ez diot zentzurik topatzen, eta elizaren gezurretatik urruti egongo den armarik gabeko mundu bat ezagutu nahiko nuke. Ez, nik ez diet dirurik ematen; ez behintzat nire borondatez. Nik ez dut loteriarik erosten. Nire buruarekin fidel izaten saiatzen naiz. "Bai, baina, ilusioa egiten du..." esaten didate askok. Eta nik ilusioz begiratzen diet, ilusioak bizi nazan saiatzen naizelako, abenduaren 22ari begira egon beharrik gabe. Nor bere buruarekin koherente izatea, hori da aitak irakatsi didan irakasgairik aberatsena. Eta ni horrek egiten nau zoriontsu. Horrek bizi nau aberats. Gero eta gutxiago jasaten ditut kexa antzuak.
Sentimendu ederra da, aldamenekoaren pozagatik norberak sentitzen duen zoriona. Bihar, ordea, inor gutxi sentituko da pozik, inor gutxi poztuko du aldamenekoaren zorionak, norberak irabazi ez duen seinale izango baita.
Sentimendu ederra da, aldamenekoaren pozagatik norberak sentitzen duen zoriona. Nik, bihar ere, topatuko dut zoriontsu sentitzeko arrazoirik. Tokatzen zaionari tokatzen zaiola, ni bihar poztu egingo naiz beragatik. ZORTE ON DENOI!

Behin eta berriro,idatzia eta bere edukia, zoragarriak. Zorionekoa zu horrela pentsatu eta bizitza koerentziaz bizitzeko hainbat nahia eta indarra daukazulako. Oraingo honetan ere irakasgai ederra.
ResponderEliminarURTE BERRI ON!
Mattin
Urte berri on Mattin!
ResponderEliminarGaur goizean, lanera nentorrela, bi emakumezko
ResponderEliminarhau esaten harrapatu ditut << hoy es el día de la salud >> kostatu zait ulertzea, lehen aldia baizen hau entzuten nuela, bainan loteria egunarengatik ari ziren. Zein gertu eta aldi berean zein urruti gauden, pentsatu dut. Nahiz eta diruak bere garrantzia eduki, nik osasuna barne poza eta lasaitasunarekin lotzen dut, eta zuk diozun bezala, koerentziaz jokatzeko ahalmenarekin. Ni ere ez naiz loteria erosi zalea.
Urte Berri On, Irati!!!!
Joxe
Tokatu da ba! Jejejejje Institutuan tokatu da pusketa polit bat. Eta gaur goizean zein gustura hurbildu natzaion Isabel garbitzaileari. Pozik zegoen, nola bestela! Ni izugarri poztu naiz beragatik eta lankide guztiengatik.
ResponderEliminar