2009-12-09

24 EGUN


Basamortua hotz dago,
hondar ale gorrizten itsasoan mutu.


200 000 saharar errefuxiatu-kanpamendutan bizi dira azken 30 urtean. Dena da harri, dena da hauts, haizea ufaka hasten denean hondarra bihotzeraino sartu behar zaion irudipena izaten du batek. Saharar herria Marruekosen menpe bizi da, zapaldua, eskubiderik gabe, duintasunik gabe, ezerezaren erdian, nazioarteko komunitateak axolagabeki bestaldera begiratzen duen bitartean.

Azken egunotan Aminatu Haidar-ek jarri dio borrokari ahotsa. Bere herriak bizi duen borroka mundu guztira zabaltzea eta entzuna izatea nahi du. Indarkeriarik gabe, modu baketsuan, oihartzun bihurtu du beren askatasun eza. Eredugarria da Aminatu azaltzen ari den kemena eta adorea, eta lotsagarria aurrerapausorik eman nahi ez dutenen jarrera.

Jateari utzi dio Aminatuk. Askatasun gosez bizi den herriaren irudi bihurtu da.

Basamortua hotz dago,
hondar ale gorrizten itsasoan mutu.


4 comentarios:

  1. Gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna ospatzen ari garen honetan, besarkada handi-handi bat eta bihotzez elkartasuna Aminatu Haidari. Benetan eredugarria bere lekukotasuna eta borroka.Balio dadila bere gogo nahi guztiak betetzeko.
    Amets

    ResponderEliminar
  2. Basamortuko Itsasotik10 de diciembre de 2009, 12:57

    Basamortua berotzen arida, hondar ale gorrizten itsasoan, mintzo da, Aminatu Haidarren ahotik, mintzo.
    Muxu haundi bat eta elkartasuna Aminaturi.
    Zuri ere muxu bat ,Irati.

    ResponderEliminar
  3. Haizeari putz eginda muxua iristen bada, doala hondar ale gorriztekin batera.

    ResponderEliminar
  4. Giza Eskubideen aldeko aldarriak gainditu ditu basamortuaren hesiak, eta Maroko, Espainia, Nazio Batuak, Estatu Batuak... ipurdi ageri eta lotsagarri gelditzen ari dira. Bejondaizula! Aminatu Haidar,zure borroka duina eta kementsua eredugarria izaten ari da. ELKARTASUNEAN

    Mattin

    ResponderEliminar