LEHENAK: Bat zenbakiarekin eta bere buruarekin soilik zatitu daitezkeen zenbakiak. Adb: 13
KAPIKUAK: Ezkerretik eskuinera nahiz eskuinetik ezkerrera irakurriz gero zenbaki bera topatzen dugunean zenbaki horri kapikua dela esango diogu. Adb: 123321
Eta biak elkartzean... saltsa ederra sortzen dena!
LEHENAK ETA KAPIKUAK
100 eta 200 zenbakien artean kapikuak diren bost zenbaki lehen daude: 101, 131, 151, 181 eta 191. 300 eta 400 zenbakien artean kapikuak diren lau zenbaki lehen daude: 313, 353, 373 eta 383. Zenbat zenbaki lehen kapikua daude 200 eta 300 zenbakien artean? Arrazoitu zure erantzuna zatiketarik egin beharrik gabe.
zero zenbaki daude.Berrehun eta hirurehun artean kapikuak egiteko 2n bukatu dehar dira.Baina bi bikoitia denez zenbaki hori 2rekin ztitu daiteke.
ResponderEliminar0 zeren 200 zenbakia ematen diguzu eta 2n bukatzen bada zatitu ahal da
ResponderEliminarEzta bat, 200 eta 300 artean dauden zenbaki kapikuak, 2 zenbakiaz hasi eta 2 zenbakiaz bukatzen direlako, eta horrek esan nahi du 2 zenbakiarekin zatitu al direla, 1 eta bare burua ezik, horregatik ez daude zenbaki lehenik.
ResponderEliminarOso problema polita! kapikuak, lehenak, kapikuak...
ResponderEliminar200 eta 300 zenbakien arteko kapikuak eta lehenak diren zenbakiak...
Nire ustetan ez dago bakar bat ere, 2 baino handiagoa den zenbaki lehen bikoitirik ez dago ezta? Kapikua izateko 2 zifraz amaitu behar da.
Muxu kapikua eta lehen bat!
ez dago 200 eta 300nen tartean zenbaki lehen kapikurik.beti bin bukatzen delako eta hortaz 2,1 eta bere buruaren zatitzailea da.
ResponderEliminarAndrea, Maite, Xabi, Leire, Iñaki primeran! Bejondeizuela matematika jolas bihurtzen ari zaretelako! Bejondeizuela matematikarekin ongi pasatzeko eta aldi berean ikasteko tartea topatu duzuelako!
ResponderEliminarEderki arrazoitu duzue bostok. Ostiralerako problema berria!
ResponderEliminar