Tarteka zain egotea tokatzen zaigu. Askotan tokatzen zaigu zain egotea. Zain pasatzen ditugun denbora tarteak opari bihurtzen zaizkigu tarteka. Askotan espero ez ditugun ikasgaiak jasotzen ditugu zain egoten garen denbora tarteetan.
Lehengo batean Roberto orientatzailearen bulegoan nengoen zain, bera telefonoz hizketan ari zen bitartean. Begiekin jolasean hasi nintzen, zer topatuko, zer harrapatuko. Zer harrapatuko... eta paretan zintzilik duen poster batek harrapatu ninduen ni. SOS Arrazakeriak sinatutako olerki esanguratsu honekin egin nuen topo.
Lehengo batean Roberto orientatzailearen bulegoan nengoen zain, bera telefonoz hizketan ari zen bitartean. Begiekin jolasean hasi nintzen, zer topatuko, zer harrapatuko. Zer harrapatuko... eta paretan zintzilik duen poster batek harrapatu ninduen ni. SOS Arrazakeriak sinatutako olerki esanguratsu honekin egin nuen topo.
Zuekin partekatu nahi izan dut, nonbait zain zaudeten bitartean hausnarketagai izan dezazuen.
Zure jainkoa judutarra bada,
zure autoa Japoniakoa bada,
zure pizza Italiakoa bada,
zure gasa Aljeriakoa bada,
zure kafea Brasilgoa bada,
zure oporrak Marokon pasatzen badituzu,
zure zenbakia arabiarrak badira,
zure letrak latindarrak badira...
Nola ausartzen zara zure bizilaguna atzerritarra dela esaten?
Askotan sekulako sorpresak eramaten dira zain zaudenean, eta derrepentean klis...tatxan... zeozer agertzen da gogoetei bide ematen diena.
ResponderEliminarGogoratzen dut Bilbon neska bat ezagutu nuela lagun talde batean, neska liraina zan, alaia gainera. Kontua da, denbora luzez ez nuela bere berri izan, ze ezagunak ere ez ginan. Sarritan pertsona batzu izaten dira gogoan, arrazoi zehatzik jakin barik. Kontua da, goiz batean lanean ari nintzela ofizinatik hiriko autobus batean bere argazki erraldoia ikusi nuela. Ezin nuen sinestu. Denbora luzez ikusi barik eta derrepentean hara... hantxe zegoan "Rojo" pelikulan pasatzen zen lez. Bere irudia handituta ikusi nuen ehunka aldiz. Inoiz eroan dudan harridurarik handiena! Bera zan ziur.
Milaka urte zain egonda ere, ez nuen halakorik espero izango, baina zain egoteak errealitatea eta nahia uztartzera eroaten gaitu. "Cerámica Lopez, no pararás hasta que lo compres"ko neska bera zala begitandu zitzaidan nere ezaguna. Bera zan ziur, edo ez?
Ni erakarri ninduan liraintasun eta alaitasun bera agertzen zuen autobuseko neska erraldoiak, jada ez nintzan izango noiz gehiagotan ikusi espero izango zuen bakarra, hiri guztiarekin konpartitu beharko nuen niri kilikiak sortzen zidan irudia.
Eta ongi begitandu zitzaidan, udaberriaren iritziera moduko etorrera ziragarria zan eta.
Sarri errealitatea atzerritik ikusten dugu, urrutitik, eta halan izan behar du. Nork ez du bere burua atzerritartzat? edo soilik etxeko bizilagunak ditugu atzerritartzat? Auskalo.
Ongi izan.
mmmmmmmmmmmmm mila esker goizean goizetik halako idatzi polita irakurtzeko aukera emateagatik! Mila esker zure bizipenak eta sentipenak irakurgai jartzeagatik.
ResponderEliminarAukeratu dut zein izango den ikusiko dudan hurrengo pelikula: Rojo
Eskerrik asko!
Zuk, blogean jarritako argazkiaren aurrean hauxe datorkit burura: majina hesi, barresi, aurreiritzi...izaten direla gure artean, gure baitara bilduak; gehitxo, agian, bizitza hau gozatu eta bizigarriagoa egiteko. Beraz,
ResponderEliminar<< Tori nire eskua lagun, eta nire bihotza>>
Eskuak eman eta bihotzak korapilatu beharko genituzke; besteen taupadak sentitzen hasten garenean gizakia justuagoa izango da.
ResponderEliminar