2009-11-13

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (II)



EGIAK GEZURRA ESATEN DUENEAN; ORDUAN ZER?

Begietara begiratzea, ez zaigu besterik gelditzen. Edo problema bat ebaztea. Gezurra badirudi ere matematikak ez duelako sekula gezurrik esaten. Sekula? Beharbada mingainari hozka egin beharko nioke! Begiratu, begiratu lasai Einsteinen mingainari; egia esaten ari ote da?

Hara hemen aste honetako problema, Einsteinek berak poltsikoan sartu didana. Lagunduko didazue ebazten?

- Hamar galdera hauetatik zeinek dio egia?

  1. Hamar esaldi hauetatik batek gezurra dio.
  2. Hamar esaldi hauetatik bik gezurra diote.
  3. Hamar esaldi hauetatik hiruk gezurra diote.
  4. Hamar esaldi hauetatik lauk gezurra diote.
  5. Hamar esaldi hauetatik bostek gezurra diote.
  6. Hamar esaldi hauetatik seik gezurra diote.
  7. Hamar esaldi hauetatik zazpik gezurra diote.
  8. Hamar esaldi hauetatik zortzik gezurra diote.
  9. Hamar esaldi hauetatik bederatzik gezurra diote.
  10. Hamar esaldi hauetatk hamarrek gezurra diote.

Ez utzi mingaina ateratzeari! Erantzunak datorren ostirala bitartean jasoko ditut!

11 comentarios:

  1. Hamar esaldi hauetatik bederatzik gezurra diote.
    Suposatzen dut hori izango dela, bestela, ttikitatik daukadan gezurra hitzaren kontzeptua ez da zuzena.

    Beti esaten dudan bezala, blog zoragarria duzu Irati.

    Mila esker

    ResponderEliminar
  2. Ondo Leire! Ostiralean argitaratuko dut zure erantzuna, baina, jakizu ongi dagoela.

    Besarkada estu bat.

    ResponderEliminar
  3. Ez dakit non eta ez dakit noiz irakurri nuen esaldi bat gezurrei buruz, horrelako zerbait zioen:
    Un vaso medio lleno también es un vaso medio vacío, pero una medio mentira nunca es madio verdad.
    Logikoa badirudi...

    Aurpegi hori pila gustatzen zait, gainera, Sarasateren aurpegiaren antza hartzen diot.

    Mila esker blog honetaz eta matematiketaz gozatzeko aukeragatik.

    Nire "bostgarren gozoki" bat zuretzat, jasotzea espero dut.

    ResponderEliminar
  4. Zoragarria Leire! Zugandik izugarri ikasten ari naiz. Mila esker! Eutsi bizitzaren egiari!

    ResponderEliminar
  5. bederatzigarrena da egia

    ResponderEliminar
  6. Problemaren erantzuna bidali duen anonimoari: bai,zuzena da erantzuna! Ostiralean argitaratuko ditut guztiak. Zure buruarekin jolasten duzun bakoitzeko zure buruaren lagunago egiten zara!

    ResponderEliminar
  7. bederatzigarrenak dio egia.

    ResponderEliminar
  8. Primeran hirukote! Hori bai, orain ongi azaldu behar da erantzunaren zergatia!

    ResponderEliminar
  9. batek egia esan behar badu beste guztiek ez dute egia osoa esaten. Beraz, hauen artean ,bederatzigarrenak dio. Bestela ezinezkoa da.

    Maite Goñi ezagutu nahi dut!

    Zorionak Irati musikariari!! =D
    muxu bat

    ResponderEliminar
  10. Ederki Leire! Maite Goñi neska zoragarria da, zure antzera gustura aritzen da matematikaren korapiloak askatzen.

    Zorionduko dut Irati bai, akaso Santa Zezilia eguneko lehiaketagatik?

    Artista handiak ditugu inguruan!

    ResponderEliminar