2009-11-09

4 METRO


Gaur 20 urte Berlingo Murrua bota zutenetik. Eta historiak harriak pilatzen jarraitzen du, 4 metro gora, 45 km luze. Murruaren aurka minik hartzeko beldurrik gabe bizi dena begien aurrean zapi bat jarrita dabil egun. Hala bizi gara gehienok. Harri berean ez behaztopatzeko asmoz idazten dugu historia; gizakia da, ordea, harri berarekin estropezu egiten duen animalia bakarra. Harri berarekin, edo... Egunik egun elkartuago egon beharko genukeen arren inoiz baino zatituago dugu mundua: Gazako murrua, Amerikako Estatu Batuen eta Mexikoren artean dagoena, Europak Afrikako goseari jarria dion hesia... Erlijioek, ideologiek, ekonomiak... gero eta zatituago gauzkate.

Lotsaren murruek lotsarazten ez gaituzten bitartean, bekokia ubeldurez beteko zaigu. Mina, ordea, beste batzuek pairatzen dute.

2 comentarios:

  1. Aupa irati: eskerrikasko zure bloga gure esku-biotzetara zabaldu eta zurekin partekatzeko aukera emateagatik.
    Hogei urte dira Berlingo harresia bota zutela, baino oraindik ugari dira munduan zehar zutik dirautenak: AEB-Mexiko, "Favelak" ingurutatuta
    Brasilen,Melilla-Ceuta Espainian, Ipar eta Hego Corea, Mendebaleko Sahara bitan banatzen dutena, Israelek Zisjordanian eraikia... eta hainbat, eta hainbat, eta hainbat murro, hesi, harresi madarikatu gizatiak sortuak, gizatia
    ren lotsarako.
    Ideologiak, erlijioak, ekonomia...norbere probetxurako hartuak, boterearen baitara jarriak eta honen morroi, menpe eta serbitzura ulertzen dugun bitartean, hesi , harresi eta murro gehiago sortzen joango gara. Eta nik, berdintasunean, mundu askea, mugarik gabea amesten dut.

    ResponderEliminar
  2. Baita nik ere!Eta ziur naiz, amestu bakarrik ez, amesten duzun horren alde lana ere egiten duzula! Segi ametsari bidea eraikitzen!

    ResponderEliminar