2009-11-20

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (III)


Arrautza edo oiloa, oiloa edo arrautza, arrautza edo oiloa, oiloa edo arrautza... auskalo! Zer da azkena geldituko dena? Zer gertatzen da puskatzen diren arrautzekin? Eta hutsik gelditzen diren saskiekin?
Bai, matematika eta filosofia beti egon dira elkarri estu lotuta; beste batean hitz egingo dugu horri buruz. Gaur Ordiziko azokara joateko gonbita luzatu nahi dizuet. Ea nork laguntzen dion Ixabeli!

AZOKARA BIDEAN

Ixabel astero-astero joaten da Ordiziko azokara arrautzak eramatera. Asteazkenean, ordea, azokara bidean lurrera erori zitzaion saskia. Eta noski, arrautzarik gabe geratu zen Ixabel gajoa.

- Zenbat arrautza zeneramatzan? - galdetu zion Juanek.

- Ez dakit, gogoan dut 2, 3, 4 eta 5-eko taldetan biltzean, 1, 2, 3 eta 4 soberan gelditzen zirela hurrenez hurren.

-->Zenbat arrautza zituen Ixabelek?



5 comentarios:

  1. arraultzak: (x-1):2+1 ;(x-2):3+2 ; (x-3):4+3 ; (x-4):5+4
    :$ !!!!
    oso preblema polita! Grabitateak batzuetan arraultzak hausten dituen arren.

    59 arraultza?

    muxu bat!

    ResponderEliminar
  2. Iñaki 1.A. 59 da 3 problemaren emaitza

    ResponderEliminar
  3. Pixka bat kostatu zait, baina azkenean lortu dut azken emaitza ,eta oso pozik nago.59arraultza zituen Ixabelek.Kontatuko dizuet klasean egindako prozedura.

    ResponderEliminar
  4. Ederki ari zarete lurrera eroritako arrautzen artean erantzuna topatzen. Leire, Iñaki eta Joxean bejondeizuela zuen buruarekin jolasean aritzeagatik. Apustua irabazi duzue! Animo Maite, Andrea eta ahaleginetan zabiltzaten denori!

    ResponderEliminar
  5. Zoragarri hirukote! Leire, primeran adierazia dago!

    ResponderEliminar