2010-02-01

EGIN APUSTU ZURE BURUARI!(IX)



Bazen behin zuloan ez aurrera ez atzera gelditu zen arratoi potolo-potolo bat. Katuak harrapatuko zuen beldurrez, zulo barruan zegoen gazta irentsi zuen, bere burua gehiago gizendu eta horrela katuak zulotik libratuko ez zuela pentsatuz. Zer uste duzu gertatu zitzaiola arratoiari? (ez jarri mugarik zure irudimenari! Baina, indar guztiak ere ez galdu horretan atzetik problema dator eta!)




KATUAK ARRATOIARI... MIAUUUUUUUU...

Hiru katuk hiru minututan hiru arratoi harrapatzen badituzte. Zenbat katu behar dira ehun minututan ehun arratoi harrapatzeko?

23 comentarios:

  1. Hiru katu berak, harrapaketa media hori mantentzeko gai badira behintzat.

    ResponderEliminar
  2. Maite Goñik eta nik daukagun ds-ko joku batean agertzen da problema hau.Baina orain dudak ditut, gure problema berdina delako baina bost zenbakia hiru ordez.

    ResponderEliminar
  3. Hiru beharko dira eta batek arratoi 1 gehiago harrapatuko ditu

    Sagua gosez hil egingo zen eta katuak berdin jarraituko zuen.Azkenean katuak alde egingo zuen eta beste janari bat bilatuko zuen

    ResponderEliminar
  4. Beste batean asmatuko dut istorioren bat arratoi horrentzat, bihar fisikako azterketa daukat eta Newtoni bisita bat egin beharko diot...

    Erantzuna bera bilatu aurretik tranparik aurkituko saiatu naiz. Ez dut tranparik aurkitu ordea.

    Zuzena izango erantzuna? Hiru katuk minutuko arratoi bat harrapatzen badute, hirurehun katuk ehun minututan ehun arratoi?

    Uste dut usain txarra hartzen diodala hainbeste arratoiri elkarrekin...

    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  5. Markos azti ibili da, Josu ere bai.
    Andrea: memoriak huts egiten duenean sinetsi zure gaitasunetan.
    Iraitz: tranpa txikiari hozka egin diozu! Saiatu berriro.
    Leire: Zorte on fisikako azterketarekin. Ipuinaren bukaeraren zain gelditzen naiz. Arratoi askotxo dabiltza inguruan bai, baina, horrenbeste katurekin ... sekulako nahaspila sortu duzu! ;·). Gutxiagorekin ere nahikoa izango da, ezta?

    ResponderEliminar
  6. Hementxe Josuk ipuinari eman dion jarraipena:

    "Sagua gosez hil egingo zen eta katuak berdin jarraituko zuen. Azkenean katuak alde egingo zuen eta beste janari bat bilatuko zuen."

    Ustekabe berezirik ez da gertatzen, baina... ongi Josu! Zentzuz jokatzeak ere badu bere xarma!

    ResponderEliminar
  7. Eneko, zuk ere hozka egin diozu tranpari! Saiatu berriro!

    ResponderEliminar
  8. 100 katu behar dira!Irati etxekolan gutxiago!

    ResponderEliminar
  9. hau ez da problema
    ni uste dut sagua janaririk gabe poliki poliki argaltzen asiko zen eta azkenean zulotik atera ahalko zen baina nola hori egun batzuk kostatuko zitzaion katua ori gertatu biano lehen ortik alde egingo zuen eta sagua zulotik atera eta pozik eta bizirik biziko da.

    problem:
    3 katu behar dira

    ResponderEliminar
  10. 300 katu behar dira, 100 minitutan 100 arratoi harrapatzeko.

    ResponderEliminar
  11. Xabier (Gelben)ere zepoan harrapatuta gelditu da. Eta Joxean Leireren antzera nahastu egin da hainbeste katuren artean.

    Iraitz primeran! Ipuinaren bukaera ere bai. Ostiralean argitaratuko dut!

    ResponderEliminar
  12. kaixo!! joe hau liosoa da ehh! zeren pentsatzen duzun lehenengo gauza 100 da baina hori da besteak tranpan harrapatutak geratutkoak, ezta? Irati eman pistak! zeren 100:3= 33.33333... orduan?? ezina da izan 34 eta izatea minutu gehiago?? :D
    eta historioa: ba arratoia ikasiko zuen bertan bizitza eta ba.. lurrean dagoen pajarekin txirula bat egin zuen eta jo eginez gero, katua joan eta arratoia atera zen. HORI BAI IMAGINAZIOA EHH?? jaja beno Irati biharartee!

    ResponderEliminar
  13. irati!! azkenean uste dut badakidala! ba aber ba 3 katu,ez?? ongi badago nik pentsatezen nuen baino errazagoa zen baina gaiki badago.. nire burua ez da hainbestekoraino ailegatzen! beno bihararte! aguur

    ResponderEliminar
  14. Ongi Edurne; korapilo arten ibili arren lortu duzu azkenean soka askatzea. Estrategia ona erabili duzu, ikaskideak tranpan erori direla ikusita esna ibili zara pausoa eman baino lehen bi aldiz pentsatzeko astia hartu duzu! Ederki! Ipuinaren jarraipena ere gustatu zait; bihar argitaratuko dut.

    ResponderEliminar
  15. 5 katu Andrea? Kontuan izan zuk ezagutzen zenuen problema hartatik aldaketa txiki bat dagoela. Segi pentsatzen!

    ResponderEliminar
  16. Kaixo Irati!!! Gustatu egin zait arratoiaren arazotxoa, baina hobe da bai xagua, eta bai katua lagunak izatea, eta horrela ez du bat bestea jan behar, ez duzu uste???
    Baina haragijalea beti jango du "gaztajalea", eta hori ezin da aldatu (oraindik gutxienez.) Katua ordea xagutaz nazkatuta geldituko da eta belarjalea bihurtuko da.
    Beno, banator harira; behar den katu kopurua hauxe da: katu bat behar da ehun xagu harrapatzeko.

    Bihar arte!!!
    Agur!!!!
    Maite

    ResponderEliminar
  17. Bukaera polita Maite! Irudimen handik neska-mutilak zarete!

    Katu bakarra lan horretan hasten bada, ordea... katu gaixoa nekatuko da!

    Hiru, hiru katu behar dira!

    ResponderEliminar
  18. Berandu xamar nabilela uste dut, hala ere, emango diot amaierarik ipuinari.

    Xagua zuloan zegoen, ezin atera, katuaren lehenengo atzaparkada sentitu zuenean. Orduan bere azken hitzak izango zirenak burtik pasatzen hasi zitzaizkion.

    Nire azkenetan nago jadanik gazta zati bat dela eta. Nik gazta jan eta hemen geratu nintzen moduan katuak jango nau ni, baina berak ez du zeharkatu ezinean geratzeko aterik. Hil zorian nagoen honetan bizitza gehiego goza nezakeelako sentsazioa daukat. Ez nintzen parketik pasa nintzen guztietan geratu aurren irribarreak gozatzen. Ez nuen zuhaitzen azpitik pasatako guztietan txoriak entzutearen ahalegina egin. Ez nizkien lagunei merezi izan zituzten irribarre guztiak oparitu. Ez nizkion amari merezi zituen gabon muxu guztiak eman... Orain huts horrekin utziko dut mudua.

    Xaguari azkar pasatu zitzaion denbora hori buruan zebilkiola. Ez zen konuratu ere egin katuak alde egin zuela jadanik. Hori eta gero inork ez zion arrastoa segitu xaguari. Baina txantxangorri bati entzun nion zuhaitz baten azpitik pasatutakoan zulotik ateratzea lortu zuela eta hurrengo aldiz heriotza hurbil sentitu zuenean zerrenda askozaz motzagoa izan zela.

    Ea ba, behintzat, istorio polita asmatzea lotu dudan, azterketan eta probleman kale egin ondoren.

    Ondo izan

    ResponderEliminar
  19. Merezi izan du pixka bat itxarotea. Bai, horixe! Mezu esanguratsua utzi diozu ipuinari. Ikasgai polita oparitu diguzu Leire; eskerrik asko! Heldu Newtoni gogotsu!

    ResponderEliminar
  20. Leire, gustatu zait zure bukaera, benetan istorio polita
    .Ez dakit zelan fisikako azterketa, baina honek balantza berdinduko du zihur aski.

    ResponderEliminar