2010-01-29

BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA


EZ DAGO BAKERAKO BIDERIK, BAKEA DA BIDEA (Mahatma Gandhi)

Gu ere bakerako pausoak marrazten egunero saiatzen garen arren, gaur bereziki bakea oihartzun txiki bihurtu nahi izan dugu institutuan. Olerki, kantu, bertso eta irudiz jantzi dugu gaurko atseden ordua.


Haizea,

haizeak eskuari laztana,

eskuak laztanari bihotza,

laztanak bihotzari beroa,

bihotzak beroari babesa,

beroak babesari laguna,

babesak lagunari argia,

lagunak argiari bizitza,

argiak bizitzari haizea,

bizitzak haizeari eskua.




Bakea besteen ispiluetan nork bere buruari begiratzea da;

tarteka nork bere begiak itxi eta besteenak zabaltzen saiatzea.

Ematea, entzutea, ulertzea.

Bakea hari baten bi muturrekin hiru korapilo egitea da.


Beldurrik gabe egin hozka, gertuago sentituko dituzu guk eman ditugun pausoak.



7 comentarios:

  1. Gaurkoa, beste behin, ikaragarria izan da. Hitz hunkigarrien bideari jarraitzeko aukera eskaini diguzue, elkarren ondoan bakea sortzen duten hitzak, pausoak, bidea.
    Argazkia oso oso polita da. Anai-arrebak eta lehen mailako neska taldetxoa, egunen batean zuek irakatsitakoari esker jakintsuago, bakezaleago, pertsona hobe izango diren neska taldea. Mila esker zuen nota, irudi, hitz, problema, errima eta irakaskuntzengatik. Pertsona izaten irakasten diguzue matematikari edo idazle izaten irakasteaz gain.

    ResponderEliminar
  2. Hunkigarria, ederra,eta batezere, hezigarria Mahatma Gandhi inguruko ekimena.Ikasle-irakasle,irakasle-ikasle,denok batera, eskola esparruan. Behar beharrezkoak dira horrelako lanketak eta ekintzak, baloreetan hezi eta eguneroko elkarbizitza eta elkarbizitzan aberastu eta eragiteko.

    Mikel

    ResponderEliminar
  3. BAKEA DA BIDEA: Mahatma Gandhi, bere txikian, bere apaltasunean, izeugarrizko pertsona.Gogoan betirako, Mahatma Gandhi.
    Momentu oro, alde guztietara begirada hurbilduz edo luzatuz, maitekiro, goxo, errepetuz, bero-bero, jarri gaitezen jostun lanetan bakea harilduz, landuz.

    Nire bihotzetik

    ResponderEliminar
  4. Horretan saiatu beharko genuke bai, egunero. Pausoak eman behar ditugu bideak berak ere aurrera egin dezan.

    ResponderEliminar
  5. Xabier Iturralde eta Xabier Gelbenzu: bakea eta maitasuna. Bakerik gabe maitasunik ba al dago? eta maitasunik gabe bakerik ba al dago?

    ResponderEliminar
  6. Galdera potoloak dira horiek! Zuk Xabi berehala erantzun diozu Koldori, baina... baduzu hausnarketa polit bat egiteko gaia!

    Ongi bikote, gaurko ikasgaia aberatsa izan da. Badakizue zuek ere bakea dela bidea.

    ResponderEliminar
  7. Asko gustatu zitzaidan ekitaldia, benetan hunkigarria.
    Ba al zenkiten Mahatma Ghandi ez zela Indian jaio, baizik eta Hego-Afrikan?
    Pena da Ghandiri egin ziotena, dena mundua hobetu nahi izan zuelako...
    Bakerik gabe ez dago askatasunik eta askatasunik gabe, ez gara gure bizitzako presoak baino

    ResponderEliminar