Jakin-mina; begiratu eta lausoa ikustea, begiratu eta itzala ikustea.
Jakin-mina; zirrara bero bat bizkarrean behera, izerdiaren ubidea hezur arrastoei kolpeka.
Jakin-mina; pentsamenduaren jolasa, zeharka emandako pausoa, bustitzen ez duen itsasoa.
Jakin-mina lo-lapur,
jakin-mina argi-gose,
jakin-mina ibiltari.
Nekatu egiten du jakin-minak, dakizunaren aurretik korrika egitera behartzen zaituelako. Neke gozoa da, ordea, jakiteko gogoak gozatzen duena.
Ederra zure hausnarketa poetikoa. Agian -nork daki!- egin-minari eman behar zaio aukera antzutasun teorikoan ez geratzeko. Jakin-mina ulertzeko, egin-mina errealitatea hobetzeko.
ResponderEliminarHausnarketa poetiko batek hausnarketa EraGINkor bat behar du. Puzzlea osatzeko beharrezko pieza jarri diguzu eskura: egin-mina. Eskerrik asko Julen!
ResponderEliminarBilbotarrek Mediterraniotik kilometro batzuetara bizi direnez agian pentsaera mediterraniarra eskaini ahal digute. Egin-minaren beste aurpegia ez da izango eguzkitan tripa gora "egon-mina"? Ez egitearen filosofia oso egokia da gure inguruan egin-minaz bizi diren batzuentzat.
ResponderEliminarEta iruindarrei? Bilbotik beste kilometro batzuetara bizi direnei iristen al zaie mediterraniar haizerik?
ResponderEliminarEz ote dago "mina" horretan gakoa? Berdina ote da mina jakin, egin edo egon nahi dutenentzat?
Jakin-minez-jakin-minez aurkitu zaitut Irati,
ResponderEliminareta egia da....jakin-minak nekatu egiten du,minak egiten al du jankin-zaletasunak? agian batzuetan bai....
Jakinzale bat
Barkatu, nire izena agertuko zelakoan nengoen. Mila naiz eta blog honen jarraitzaile guztiak agurtzen ditut. Izeba izenaren arrazoia? nire ilobaren blogean sartu nintzen lehen aldiz,horrela egin nuelako. Bere bloga gomendatzen dizuet: http://astronautiam.blogspot.com/
ResponderEliminarAupa Irati; Zein begirada polita eta usain goxua daukan zure blog honek; segi horrela, gugan jakin-mina sortzen, eta, bertan sortzen diren komentariekin, egin-minera animatzen eta bultzatzen.
ResponderEliminarJoseba
Kaixo Irati: mila txalo zure blog eder honengatik. Jakin- minez jeikitzen naiz, egunero, eguraldia neurtuz; jakin-minez sartzen naiz zure blogean. Egin-minez, heltzen diot egunero, oinezkoari edo txirrinduari, sei kilometro egin eta lanera joateko eta lanetik etxera bueltatzeko, eta, sarri-sarri saiatzen naiz zure blogeko hausnarketetan sartu eta komentariotxoren bat edo beste egiten.
ResponderEliminarMikel
Jakin-minez:
ResponderEliminarEz naiz opari egin zalea, tarteka bakarren bat suertatzen da, bainan, aitortu behar dut egoera oso berezia izan behar duela. Halere, oraintxe gertatzen ari zait, opari baten esperoan nagoela eta sekulako jakin-mina barrendatua dudala.jejejejejej Ba ote? zer ote? polita da, ezin ukatu emozioak eta sentimenduak borborka izaten direla.
Ixabel
Aupa laukote!
ResponderEliminarMilari: ongi etorri txoko txiki zabal honetara. Banoan espaziontzia hartu eta astronautiam-erantz, zer topatuko... jakin-mina piztu zait.
Josebari: mila esker bultzadengatik. Elkarrekin egitea beti errazagoa da.
Mikeli: eutsi horri!
Ixabeli: emozioetan dago gakoa. Jakiteko, egiteko eta egoteko sentitu egin behar da minaren gozoa.
Egun ona izan!
Denboratxo apur bat dudanean, jakin-minez sartzen naiz bloga honetan, eta bertan, ezin ukatu, ongi sentitzen naizela. Beraz, eskerri- kasko, zuri, Irati, eta bertan modu batera edo bestera parte hartzen duten guztiei.
ResponderEliminarJakin-mina ezinbestekoa dugu bizitza bizigarriagoa egiteko, sentitzeko, gozatzeko...
Bainan, neurri handi batean,ezerezean, hutsala, gelditzen da egin-mina bilakatu, bihurtzen ez badugu.
Nerea
Kaixo Nerea!
ResponderEliminarPozten nau tarteka blogera jakin-minez hurbiltzen zarela jakiteak, oraingo honetan gainera egin-minez hurbildu zara eta eskertzekoa da. Besarkada bat.