Amak kontatu zidan atzo, amona Engraxik elurra lotsatia dela esaten zuela. Lotsatia omen da elurra; denok lotaratzen garen garaian, gauean, egiten omen du elurrik gehien. Ilunpean askatzen omen ditu elurrak, malo-malo eta mara-mara, bere soineko zuriak.
Azken egunotan, ordea, ez dakit ez ote den lotsagabe samar ibili! Gauean bakarrik ez, egunez ere jolasti aritu da kukuka, orain bai, eta orain ere bai. Azken egunotan oporretan egon garenon jolas bihurtu dira elurraren lotsagabekeria guztiak. Ederra da Murumendira joan eta belaunetik gora izterrean barna laztan lizunen bustia sentitzea. Ederra da txantxangorriaren masail gorrituen maitemina begietan iltzatzea.
Herenegun Mikelekin hizketan aritu ginen eta elur egunotan amarekin batera baserri inguruan ogi apurrak botaz ibiltzen dela kontatu zigun. Ogi apurrak txoriek zer jana izan dezaten. Ama semeak ogi apurrak elur gainean utziz; ama semeak aitaren ezkutuan. Aitari ez baitzaio etxe inguruan txoriak pilatzea gustatzen. Hura entzunda salto egin zidan oroimenak bederatzi urterekin idatzi nuen ipuin batera. Beasaingo idazlan lehiaketan saria atera zuen. "Txoriak ditut maite" jarri nion izenburua. Elur-egunetan txoriei zepoak jarriz ibiltzen zen mutil koadrila baten gaiztakerien aurrean txoriei laguntzen zien neskatilaren istorioa kontatu nuen. Zepoen inguruan eseri eta ontzi ezberdinekin zarata ateratzen zuen neskak txoriak tranpetatik uxatu nahian. Mutilen amorrurako neskak lortzen zuen nahi zuena. Horratx irudimenaren arrastoak!
Irudimenik ederrena, ordea, bizitako hura da. Irudimenez beteriko paisaiak, argazkiak, uneak oparitzen dizkigu elurrak, eta ez dago nor bere errealitatearen protagonista izatea baino irudimen ederragorik!

Aupa Irati: irudi ederra, polita ; zenbat oroitzapen, zernbat bizipen zoragarri.Gaur eskola aldera nentorrela, edaden sartutako emakume batekin egin dut topo eta horrela esan dit: << elurre gaineko hegoaizeak, urkamendira zihoan gizona jiratuarazi, eta , berriro, etxe bidean jarri zian>> pentsakor utzi nau, esanahiaren bila, eta berehala erantsi du: <>. Izan ere, gaur, paraje hauetan, dena elurtuta dago eta gainera, hegoaizea dugu.
ResponderEliminarURTE BERRI ON!
Mila esker Mikel, istorio labur baino eder horrengatik. Ai! Garai bateko aiton-amonek zenbat altxor dituzten ezkutuan. Hego haizeak haizatuko balitu banan-banan!
ResponderEliminarUrte berri on!
Egindako komentarioan badago hutsune bat. Ni, esanahiaren bila nenbilela, hauxe esan dit: << hego haizeak nahastu egin zian, nonbait, eta hotzak,aldiz, etxeratu>>
ResponderEliminarMikel.
Zoragarria!
ResponderEliminarBarkatu, barkatu, barkatu... azkenean ni ere,hego haizea dela eta galdurik ibili ondoren, etxera bueltatu naiz ea begi horien atzetik zer dagoen asmatzen dudan. Kaixo!
ResponderEliminarKaixo bai Koldo!
ResponderEliminarKostata baina, mundu birtual honetan ere aldamenean zauzkat; ez dakizu zenbat pozten naizen! Ongi etorri! Tarteka-tarteka kuku egin eta zure irakaspenetatik ikasteko aukera ematen badidazu... ni zoriontsu! Muxu bat!
Txantxangorria eta elurra a zer nolako binomio erakargarria, polita. Zenbat poz eta, aldi berean, zenbat nahigabe, erantsia.
ResponderEliminarElurrak aurpegi anitz ditu, gauza guztiak bezala: atsegina, jostaria, ederra..., bata; eta desatsegina, tristea, iluna...,bestea. Azken honetaz zerbait komentatu edo esan nahi dut: Majina animali ( hegazti batezere )gelditzen da kateatuta, gose, herio garraisian, ez atzera, ez aurrera, preso. Txaloa bat, bihotz samur, gizatikiro gerturatu eta eskua luzatzen dien oroei. Txistuak eta nire gaitsespena, modu koldar eta bihotzgabe, eskupeten burrunbaz gozatu eta sufrimendua zabaltzen dutenei.
UTZI BIZITZEN ETA BIZI, BIZITZA!
Mikel
Bai hausnarketa polita! Eskerrik asko!
ResponderEliminar