Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
“Ez dago enigmarik. Problema bat plantea badaiteke ebatzi ere egin daiteke.” Wittgenstein.
Bi eta bi hitz bost problema edo hiru sentipen izan daitezke; zortzi amets edo hamaika ilusio; frustrazio bat eta bi ikasgai; sei begirada eta erdi. Matematika aitzakia izan daiteke, edo ondorio. Asmoa buruari bi buelta ematea. Eta ahal bada zorabiatu gabe ibiltzea! Asmoa ikastea, laguntzea, zirikatzea, aholkuak eman eta jasotzea. Asmoa pausoak ematea. Aurrera? Ahal bada bai!
Otsailak 28: Beasaingo Liburutegian solasgai Kattalin Minerren "Moio" liburua. 17:30ean.
Martxoak 6: Ordiziako Barrena Jauregian arratsaldeko seietan. Solasgai Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren "1.362 km euri" liburua.
Ricter eskalan 7 graduko lurrikada; triskantza, txikizioa, hondamendia, herioa nonnahi, lau haizetara.
ResponderEliminarGlobalizazioaren garai hauetan,distanziak gertu ditugun honetan, urrutiegi bizi gara, itsu, entzungor. Noiz arte?
Jakin dezagun: Haitin, naturaren hatzaparreetatik at denean ere, bertan bizitzea, oso, oso, larria dela; errezagoa da hiltzea bizitzea baino. %80 pobrezi larri larrian bizi da, eguneko 1,37eurorekin, jaio orduko heriotzari begira, jarria. Noiz arte?
Ilargi
Egoera gogorrean bizi dira, bai. Haiti da Ameriketako herrialderik txiroena, ez omen dute natur baliabiderik; erabat hustuta dagoen herrialdea da. Orain dela hiru egun arte non eta nola bizi diren arrastorik ez genuen.
ResponderEliminarBegietako zapia kendu eta zapiz zapi mundua elkartzen ez dugun bitartean miseria gorrian biziko dira asko besteon miserien ondorioz. Lotsatzeko modukoa da!