Perfekzioaren ispilu. Perfekzioak huts egiten duenean ispiluak matematika egiten du. Horrelakoetan lasai galdetu ispiluari inguruetako ederrena zein den, ezer erantzun aurretik zure gorputzaren irudia islatuko baitu.
Lehengo astetik nuen buruan bideo eder hau erakutsi behar nizuela; urrezko zenbakiaren aurkezpena egin behar nizuela. Gaur José Antonio Moler matematikaria izan dugu institutuan, eta kontu interesgarri askoren artean urrezko zenbakiaz aritu zaigu hizketan.
Bideoa ikusteaz gain ariketa txiki bat proposatzen dizuet (etxean esan gurasoei edo anai-arrebei , edo inguruan duzuen edonori laguntzeko). Bi neurketa ariketa egin behar dituzue:
- Zuen altuera eta zilborretik oinetarainoko distantzia neurtu. Eta egin bien arteko zatiketa.
- Neurtu ukalondotik eskumurreraino eta eskumuturretik hatz puntetaraino dagoen distantzia, eta egin bien arteko zatiketa.
Ikerketa polit hau egiteko zuen laguntza behar dut. Lagunduko didazue?
35 okondotik eta 15 eskumuturretik=35 zati 15=2,333333
ResponderEliminar1 50 altueraz eta 91 zilborretik= 150 zati 91=1,648352
Ongi Unai! Zuk estreinatu duzu ikerketa, oso ongi! Alex bikiari neurriak hartu dizkiozu? Bai, badakit, bera altuagoa da, baina, ikertzea zer gertatzen den ikustea da. Ikusi al duzu bideoa?
ResponderEliminarEa datu berriak iritsi ahala ondorioren bat ateratzeko gai garen! Alexen datuen zain gelditzen naiz.
Nire altuera: 1,55 m
ResponderEliminarZilborretik neurtutako altuera: 0,92 m
Bien arteko zatiketa: 1,684
Ukalondotik hatz puntaraino: 39 cm
Eskumuturretik: 17 cm
Bien arteko zatiketa: 2,29 cm
Unaien datuetatik nahiko gertu nabil, ezta???
Ongi ibili!
nire altuera 1.54 zati zilborretik oinetara:0.92:1.639130435
ResponderEliminarukalondotik atz puntaraino 37zentimetro eta eskumuturretik beatz puntarano 16zentimetro:2.3125
Kaixo Irati!!!
ResponderEliminarHauek dira nire neurriak: ukondotik hatz puntetaraino, 40 cm eta eskumuturretik hatz puntetaraino 17. 40:17= 2.352cm
Nire altuera 1,47m; eta zilborretik oinetaraino, 0,9m. Bien arteko zatiketa=1.63333
Maite
ukondotik: 40,5 cm
ResponderEliminareskumuturretik: 17,5 cm
osotara: 5,4
ueeee! niri atera zait askoo! lehenengoa da kodotik?? :S
ResponderEliminarAsko atera zaizu bai, Edurne; ongi egin al duzu zatiketa? Nik uste neurriak ongi hartu dituzula. Saiatu berriro zatiketa egiten.
ResponderEliminarNi ere aritu naiz asteburuan neurriak hartzen. Etxeko guztienak bildu ditut:
ResponderEliminarIrati:Altuera osoa: 180 cm
Zilborretik : 108 cm. Beraz, zatidura:1,67
Ukalondotik hatzetara: 43cm
Eskumuturretik: 18,5. Beraz,zatidura: 2,32
Ekaitz (anaia):Altuera osoa: 179,8 cm
Zilborretik :109 cm.Beraz, zatidura: 1,65
Ukalondotik hatzetara: 47cm
Eskumuturretik: 20,5.Beraz,zatidura: 2,26
Joxe (aita): Altuera osoa: 181 cm
Zilborretik :108 cm.Beraz, zatidura:1,675
Ukalondotik hatzetara: 45,2cm
Eskumuturretik: 19. Beraz, zatidura: 2,39
Axun (ama): Altuera osoa: 165,5 cm
Zilborretik: 101 cm.Beraz, zatidura:1.64
Ukalondotik hatzetara: 42cm
Eskumuturretik: 19. Beraz, zatidura: 2,21
Hementxe ba, etxeko datu bilketa, gutxi gorabeherakoa noski, tresneria oso ona ez baikenuen erabili. Lan txiki hau egin bitartean ongi pasa genuen eta... merezi izan du!
Harrituta nago, Ekaitz; a ze beso luzeak dituzun!
Bai, pelotan ere saiatu nintzen, pelotarako palanka luzea behar baita, eta tira ezkerrerekin hainbestean moldatzen nintzen, baina badakizu eskuina motela. Hala ere, eskumuturretik hatz puntarartekoa ere luzea dut, dena proportzioan,jejeje. Mila esker jolasaren bidez horrelako irakaspenak emateagatik.
ResponderEliminaresan diguzun bezala klasean nire altuera zati nire luzeera zilborretik behera da: 1.639
ResponderEliminareta ukondotik eskumuturrera 0.29zentimetro eta eskumuturretik beatz puntara berriz 0.17 zemtimero zatiketa egin eta: 1.705
ia ia berdinak
Ukondotik eskumuturrera: 23 cm
ResponderEliminarEskumuturretik hatz puntetaraino: 16 cm
Zatiketa: 1,4375
Ezetz jakin nor naizen!!!!!!
pista bat emango dizut.
zatiketaren zifrak batu eta birekin zatitu.
Zenbaki horrek nire izenaren lehen hizkia non dagoen alfabetoan esango dizu.
Izenaren asmakizunaren tipoa berriro...
ResponderEliminarAltuera eta zilborrarena ahaztu zitzaidan!!!
Altuera: 1,54 m
Ziborretik oinetara: 0,97 m
Zatiketaren emaitza:1,587628866
Amaren altuera:170 cm
zilborretik oinetara 99cm 170/99=1,717171717
ukalondotik eskumutrrera:29cm
eskua:20 cm 29: 25= 1,45
Arreba nagusia:Altuera: 166cm
zilborretik oinetara: 120cm 166:120=1,383333333
Ukalondotik eskumuturrera:28,5 cm
eskua:7cm. 28,5/7=4,071428571
Arreba gaztea:128 cm
zilborretik oinetara 70cm 128/70=1,828571429
Ukalundotik eskumuturrera: 6cm
Eskua:4cm 6/4=1,5
Aita lotan zegoen eta ezin izan diot neurririk hartu.
Zoragarri! Mila esker jolasarengatik! Egunari irribarre zabal bat marraztu diozu! Ea hauetxek kontuan hartu ditudan pistak:
ResponderEliminar- Ikasgelako norbait izan behar du, besoaren neurketan zegoen akatsa zuzendu duelako, eta hori klasean aipatu nuen (portzierto, dagoeneko zuzendu dut eta nik ere emango ditut neurri berriak).
- Bi arreba ditu eta ez da oso altua (Oraindik hazteko nahikoa denbora baduzu!)
- Mutila da noski, arrebak dituelako...
- Testua txukun idatzia dago, euskara akatsik gabe.
- Zatiketaren zifrak batzean baturak 20 ematen du. Beraz, erdia 10 da.
- Eta... a, b, c, d, e, f, g , h , i... eta hamargarrena J!!!!
- mmmmmmmmmmmmm.... akaso JOSU!
Bejondeizula Josu, eta mila esker!
Kaixo!!! Zer moduz Irati????
ResponderEliminarNi hemen, neurriak ematen!!!:
ukondotik eskumuturrera, 24cm eta eskumuturretik hatz puntetaraino, 17cm.
Hauen bien arteko zatiketa 1.411764705882353 ematen du.
Beno, gero arte!!!!
kaixo irati!
ResponderEliminarnire altuera:1,56
zilborretik oinetarako distantzia:69cm
zatiketa:1,625
ukondotik eskumuturrerako distantzia:23cm
eskumuturretik behtz puntetarainoko distantzia:17cm
zatiketa:1,35
Asmatu duzu!! bai neu nintzen. Ez dakit beste lagunak honetan arituko ote ziren, baina saiatzen denak lortzen du!
ResponderEliminar