2010-01-02

URTE BERRI ON!




Zabalik dauden begiek erdia ikusten dute. Zabaltzen ditugun begiek bikoitza.

Sukaldeko egutegia aldatzea baino errazagoa da, desioa bat idatzi eta sutara botatzea baino sinpleagoa, bizilagunari urte berri ona opatzea baino...

Orri zuri bat hartu eta bide bat trazatzea; bidearen alde banatan bi begi marraztea. Orri zuri mugatuak beti utziko dizu begiak nahi adina zabal margotzen. Bideari begira marraztu behar dituzu begiak, baina, orri zuria da ikusi behar duzuna eta orri zuriaren muga eta mugaz harago dagoena.

Orri zuri bat da urte berria. Urte berri on!

6 comentarios:

  1. Eskua luzatuz eta elkarrekin, 2010 izan dadila, denontzat, urte oparoa eta ederra.
    URTE BERRI ON!

    Ixabel

    ResponderEliminar
  2. Oraindik ez dut egutegirik aldatu, ez dut inoiz desiorik sutara bota dudan oroitzapenik, ez diet bizilagunei urte berri onik oparo, baina aurten bide polita marrazten saiatuko naiz, begiak irekitzen.

    2010 zoriontsua opa dizut, eta baita honen atzetik datozen guztiak ere. Matematikaria zara, jakingo duzu beraz zenbatzen, noiz arte? ez dakit, baina norbait zoriontsu izateko nahiak ba al du mugarik?

    Ondo ibili

    ResponderEliminar
  3. Urte berri on Ixabel, eta urte berri on zu-ri! Mugen gainetik salto egiten ikasten duenak zenbatu beharrik ez du! Segi ongi! Muxu bat!

    ResponderEliminar
  4. Beti izan dezazula betetzeko amets bat, burutzeko egitasmo bat, partekatzeko helburu bat,...

    Beti izan dezazula zer ikasia, nora joana,...

    Eta beti izan dezazula nor maitatua.

    ResponderEliminar
  5. Mezu zoragarria Beñat. Egunero jarri behar dizkiogu erronkak gure buruari! Urte oparo bat opa dizut!

    ResponderEliminar
  6. Tira, nik behintzat ez nuen biologo honen alde poetiko hori espero. Emaizkiozu, mesedez, nire zorionik beroenak. Agian denbora gehiegi igaro da idatzi zuenetik, baina ez al da beti esaten "hobe berandu inoiz ez baino"?

    Ongi izan Irati, eta denborarik izatekotan segi ostiralak eta baita beste asteko egun asko alaitzen, irribarreak eta jakinduria oparitzen.

    ResponderEliminar