2011-09-01

131


131... izan zitezkeen gaur goizean emandako muxuak... izan zitezkeen gaur goizean egindako galderak... erantzun beharrekoak... izan zitezkeen gaur goizean entzundako kexak... ikasleengan sumatutako urduritasun arrastoak... izan zitezkeen lanera bidean bide bazterrean zenbatutako opor oroitzapenak...

131... izan zitekeen 13 1 ... edo izan zitekeen batak hogaita hamaikari kontatzen dionaren laburpena. Errazagoa baita batean hogeita hamaikaz hitz egitea, biharamunak bezperari begiratzea.






Eta batak hogeita hamaikari... eskutik izanda... hordagoa botatzea onena! Halakoetan zenbat garbantzu dira poltsikoratzen direnak? Aurtengo lehenengo bost pikuak poltsikoratu nizkion atzo oporretako azken egunari... eta piku potolo-potolo batek bere baitan zenbat garbantzu gorde ditzakeen kalkulatzen hasita... garbantzu mordoska bat poltsikoratu ditudala, aldegia! Neure buruari hordagoa bota eta eutsi! Irailaren 1ean abuztuaren 31ri partida irabazteko modu bakarra... ikasturtea pikuak janez hastea!


1 comentario:

  1. Ikasturte hasierari ongietorria pikuak janez ematea... ez da plan txarra. Baina niri ez zaizkit pikuak gustatzen. Inoiz ez zaizkit gustatu. Beharbada amonaren baratzeko bi zuhaitz handi-handi pikuz betetzen zirelako eta biltzen ibili beharra zegoelako. Hori pikuekin izandako lehenengo hitzordua.

    Pikuak gustatzen ez zaizkidanez, pikutara ikasturte hasiera! Irailaren batean institutura joan eta bian ospa egingo dut.

    Pikuak jan eta gorde indarra, ni indarrez eta gogoz izango bainauzu bueltan, zain, Txindoki delakoak zer kontatuko.

    Bi muxu frantses ;D

    ResponderEliminar