2011-09-26

...argia itzalpean igerian...



HITZA: KRISEILU

Aste osoan buruan bueltaka ibili dudan galdera... non ezkutatzen da itzaltzen dugun argia? ...edo pittin bat gehiago tira eginez gero... existitzen da itzaltzen den argia?... edo burua pittin bat gehiago estutuz gero... itzalitako argiak beste txokoren bat argitzen du? ... edo argitan pentsatzen jarrita... ilun dagoenean, ez dago argirik?

Irudika nazakezue... oraintxe... argia itzalirik ilunpetan... kriseilu ttiki bat mahai gainean... eta ni... esku ahurra argiaren txikitasunera estutu nahian...




AFORISMOA: "Ibai adarretan zintzilik zuhaitzak"

Bazen behin ibai adarrei helduta igerian ikasi zuen (bizilagun bat?).

Ibai adarrei heltzeari utzi zionetik zuhaitzak eramaten ditu besapean.

Korrontearen kontra ibiltzen da.




HAIKUA:

"Laino arteko
goiz esnatu berriak...
begizulodun"


5 comentarios:

  1. Bai, badakit, badakit... aste honetarako aita zain genuela... kontua da bizilaguna aita dela konturatu naizela. Ez, ez, nire aita ez. Zurea?

    ResponderEliminar
  2. Ederra aforismoa, eta irudia!
    Eta zuhaitzak bikoizten diren ibai adar gardenetan? Segi gure garunei astero-astero bazka ematen.

    ResponderEliminar
  3. Zuhaitzak bikoizten diren ibai adar gardenetan... isla zipriztin bihurtzen da.

    ResponderEliminar
  4. Irati, jartzen/sortzen dituzun haikuak izugarri gustatzen zaizkit eta oso gustura irakurtzen ditut. Ni ere ausartu naiz zrbait osatzera, ez naiz ausartzen sortzera esaten, nahiko sinpleak uriditzen zaizkidalako, baina, tira, ongi pasatu dut eta hainbestean.

    "Uda gauetan
    hara! ipurtargia
    prest laguntzeko"


    "Negar malkotan
    ito zaigu Endika
    suhiltzailea"

    ResponderEliminar
  5. Bikainak, Fede! Suhiltzailearen irudia gustatu zait, suarekin jolasean dabilenak suarekin bai eta urarekin ere borroka egin behar! Segi errotari bultza egiten!

    ResponderEliminar