2011-09-23

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (I)


ZORTZIarekin haurtzarora joango nintzateke. Frontoi hartan oinetakoen lokarriak lotzen ikasi nuen garaira...

Asto haren gainean ibiltzeko gonbita luzatzea ere! Eta nik onartu! "Astoak ziren txiki-txikiak atsoak, berriz, kristonak... nola demontre konpontzen ziren ZAZPI astoren gainean". Ipurdiko minez nabil ordutik... Astoa? Tarteka ikusten dut arrantzaka... amutzat hartu ez nauenean...



Atzo ispilu aurrean jarri eta ile kizkur zelebre hauei SEI itxura hartu nien. Eta zenbatzen hasi nintzen... ehun eta hogeita hamazazpi seiko ditut buruan zintzilik. 822 (kg, g, hg, dag???)-ko pisua daramat gainean...

To, BOSTekoa udazkenari! Hosto eder baten itxura har dezake esku zabal jolasti batek...

Bizilagunak (bizilagunak?) kontatu zidan ... LAUtada hartan liburuak landatu zituztela. Gari sailetan babarrunak jaiotzen dira orain, tomate landareek sagarrak ematen dituzte... liburuen sorginkeriaz oso gutxi zekien, nonbait, bizilagunak...

Eta lasterketa hastera doa HIRU, BI, BAT...

Korrika hasteko prest? Lehenengo lasterketaren helburua bideak aurkitzea. Denok bide berean korrika aritu, ordez, bide berriak ezagutu, helmugan elkartu eta bideen berri elkarri ematea. (Aze korapiloa, ezta? Nabari da uda garaiko atsedenaldia).

Bi hitzetan (edo zortzi hitzetan):

8 7 6 5 4 3 2 1

Batuketak, keneketak, biderketak, zatiketak eta parentesiak erabiliz (eta zenbaki guztiak orden horretan kokatuz) izango gara bide ezberdinetatik 36-ra iristeko gai? Asmoa horixe... erantzun zerrendan ahalik eta erantzun ezberdin gehien lortzea...


11 comentarios:

  1. kaixo, hauek aurkitu ditut:
    ·8+7+6+5+4+3+2+1
    ·8*7-6-5-4-3-2/1
    ·8-7+6*5-4+3+2/1
    ·8*7-6/5*4-3-2+1
    zembat daude?
    agur!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Andoni!

    Eskailerak launaka igo zalea al zara? ;-)

    Lehenengoa baleko. Ongi pentsatua! Zertarako korapilatu bidea aukerarik errazenak baldintzak betetzen baditu! Ederki!

    Bigarrenarekin ez naiz 36ra iristen... azkena zatiketa da?

    Hirugarrenarekin ere ez... kontuz lehentasun eta parentesiekin...

    Eta laugarrenean... zer da 6/5*4?

    Ez da estrategia txarra Andoni! Lau eskailera igo nahi dituenak bat gora egiteko aukera handiak ditu...

    Bat zakuan sartu duzu eta... buruari tiraka jarraitu behar orain! Zenbat dauden? Horri aste osoan zehar erantzun beharko diogu...

    Asteburu on, Andoni!

    ResponderEliminar
  3. bigarrenean azkena zatiketa da
    hirugarrena: ·8-7+(6*5)+4+3-2+1, gaizki zegoen
    eta laugarrenea ez naiz gogoratzen nola zen.
    agur

    ResponderEliminar
  4. 8...7...6...822. Kiloak dira, ez izan zalantzarik. Batzuek buru gainean 800 kilotik gora duzue. 100kg teorema, 50kg matematikari, 50kg klaseko oroitzapen, 100kg ipuinetik gora, 80kg poema edo (poema batek zer pisatzen du, ipuin batek baino gehiago ala gitxiago? Idatzitakoak ala idatzi gabekoak du pisu handiagoa?), 20kg irratsaio... eta ileak ere badu bere pisua. Niri azken boladan burua hoztu eta ipuinak argaldu egiten zaizkit buru barruan.

    (8-7)x6x(5-4)x(3+2+1)=36
    (8+7-6)x(5-4)x(3+2-1)=36
    (8x(7-6)-5)x4x3x(2-1)=36

    Noizbait saiatu izan naiz eslailerak hirunaka igotzen. Emaitza: hortzak bosgarrenean. Ea oraingoan zutik mantentzea lortu dudan.

    Besarkada estu bat (ostiralean gosaltzera etortzen zarenean emango dizudana). Eta muxu bat Zizurrera!

    ResponderEliminar
  5. Andoni... segi burua estutzen... eta ez gorrituarazi zure matematikako irakaslearen masailak! ;-) Zuk ongi dakizu eragiketen lehentanak biderketa batuketa/kenketen aurretik jartzen duela... kasu honetan biderketak ez du parentesi beharrik! Animo! Beste pixka bat falta da...


    Leire... lasai ibili! Horixe baino ez genuen behar... hortzak txikitzea! Txuri-txuri, eder-eder ikusten dizkizut... irribarre egiteko moduan zaude!

    Idatzi gabeen pisua zama bihurtzen da! ;-( ... edo ez... ;-) aukera polita baita burua astindu eta ileak jolasean jartzeko.

    Badakit bai, buru arinduta zabiltzala! Niretik pixka bat nahi?

    Ai gosaria! Gosea argaltzen da?

    Beste muxu bat Burlatara! Lehen auto gutxi ibiltzen dira errepideetan... eta gu muxuak harat-honat bidaliz... baina, muxuak ez dira autoetan ibiltzen, ezta?

    ResponderEliminar
  6. kaixo irati asteburuan ezin izan nuen sartu
    ·8+7+6+5+4++3+2+1=36
    ·(7+6+5+4+3+1)-8.2=36

    muxx
    agur.

    ResponderEliminar
  7. Ez pentsa egunero etorriko naizenik eskaileretan gora salto egiten, e? Baina, Historia klasean aspertu eta Bachen seme musikariak (musikari alemaniarrak, klaberako eta pianoforterako idazten zituzten obrak alemaniar gorteren batean. Bai, kasu ere egin dut.) zenbakiekin jolasean jarri ditut, ondoko ikaskidea ere bai.

    Hauek Leireren Historia klasekoak:
    8x(7-6)x5-4+(3-2-1)=36
    8x7-6-5-4-3-2x1=36

    Eta hau Leyre ondoko ikaskidearena:
    (8-7)x6x5+4+3-(2-1)=36

    Uste dut muxuek alfonbra hegalariak edo halakoren bat nahiago dutela, autoa ez dutela gustuko. Edo beharbada bai. Tira, badakit gosaltzea bai, gustatzen zaiela muxuei; beraz, gosaritarako muxu bat!

    ResponderEliminar
  8. Kaixo, Maider!

    Lasai... asteBURUAk buruari eragiteko dira, gero-gerokoak... salto egin duzu... eta ni pozik nago!

    Lehenengoa Andonik ere aipatu digu, baina, ongi! Eta bigarrenean... nik uste parentesia mugitu egin zaizula pixka bat... bai?

    Muxu handi bat zuretzako ere!

    ResponderEliminar
  9. Historia + Bach + (Historia - Bach)· Bach - Historia = 36

    Nik ez dut batere garbi... Leyrek zer dio?

    Gosaritarako taldea handitu beharko dugu?

    Leire, Leyre, Bach...

    ResponderEliminar
  10. Kaixo Irati,
    Beste modu bat aurkitu dut:
    [(8+7+6+5)-(4+3+1)]x2= [(26)-(8)]x2=18x2=36
    Agur

    ResponderEliminar
  11. Primeran, Mikel!

    Pozten naiz berriro hemendik bueltan ikusten zaittudalako!

    ResponderEliminar