2011-09-30

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (II)



Atzo amonaren aurpegiko zimurrak zenbatzen aritu nintzen. Amona Prudentxik begipean ditu batez ere zimurrak. Begizulo errekastoz beteak masaila gaineko hondartzetan txilipurdika ibiltzen diren tokian. Inori ez dizkiot ikusi amonak dituen bezain begizulo ederrak. Igeri egiten dute amonaren begizuloek. Uste dut begietako urdinaren isla direla. Niri gustatu egiten zait amonarengan ito-jolasean aritzea; itotzea eta zimur artean atseden hartzea. Inoiz guztiok sentitu beharko genuke arrain geure burua, besteen itsasoak ezagutzeko besterik ez bada. Mila eta bi zimur ditu amonak. Zimurren zimurrak dira zenbatzen zailenak. Amonak zimurren bilduma egiten du. Nireak ere berarentzat hartzen ditu.




AMONAREN ADINA (eta Laurarena)

Zimurrak denboraren sehaska dira. Eta sehasketan denborak tintilin-tintilinka egiten du kantu. Eta denbora magia da...

Demagun 1994.urtea dela, eta amona Prudentxi eta Laura (demagun amomaren bizilaguna dela) hizketan ari direla... adinaz...

- Zenbat urte dituzu, Laura? -galdetu dio amonak Laurari.
- Jaio nintzen urteko azken bi zifrek adierazten duten adina dut.
- Ez da egia izango! Niri ere gauza bera gertatzen zait!
- Baita zera ere! Zeure buruari urtetxo batzuk kentzea ongi dago, baina... nire adin bera duzula esatea ere, Pruden... - "aurpegi galanta duzu zuk" pentsatu du Laurak.
- Ez ba, urte bakar bat ere ez diot kendu oraingoan neure buruari.

Zenbat urte zituzten Laurak eta amona Prudentxik 1994an?


6 comentarios:

  1. kaixo!
    laura 47 urte ditu eta amona 97.

    ResponderEliminar
  2. Primeran, Andoni! Bixkor ibili zara! Zimurrak kontatzen egoteko beharrik ez duzuen gaztetxook... asteburu on!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo irati!

    Asteburuan bueltak eta bueltak eman diot problemari era erantzuna ez dut atera ez dut oso ongi ulertzen problema
    muxx
    agur.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo, Maider!

    Zorabiatzeko arriskurik ez dago eta... segi bueltaka! Argi samar gelditu da, ezta? Demagun 1950. urtea dela... Laura 1925ean jaioa balitz 25 urte lituzke.19-25 eta 25 urte, azken bi zifrak errepikatzen dira... animo, Maider! Ez dago beste biderik... burugogorrak izan behar dugu! ;-)

    ResponderEliminar
  5. kaixo,irati!

    amona prudentzi 1897 jaio zen ortaz 97 urte ditu eta Laurak 1947 jaio zen ortaz 47 urte ditu.

    ResponderEliminar
  6. Ederki, Mikel! Dianaren erdi-erdira dardoa! Bikain!

    ResponderEliminar