2011-09-06

ISPILUAK HERREN EGITEN DUENEAN... BENITO KANTARI


ASTEKO HITZA: MIROTZ(A)

Zer da itsasertzean arraun orruen oihartzun bustien hegada askeek sortzen dutena? Zer da luma horien mozorroak negarra ezkutatu nahi duenean, ospatu nahi izaten duena? Zer da kantu baten zirrara... ur arrastoen artean hegan zoazela xuxurlatzen dizuna...?

Zer da Benito kantuan hasten denean, hegoak zabalarazten dizkizuna? Zer da Orioko itsasertza bihozkadaz betetzen duena?

Mirotza hegan, mirotza igerian... eta gu begira, itsaso kresaltsuaren eta zeru haizatuaren artean guk tokia non dugun asmatu nahian...




ASTEKO AFORISMOA: "
Ispilua beti begi-zabal, baita guk begiak ixten ditugunean ere... "

Bazen behin begiak itxita ispiluaren aurrean jarri zen (bizilagun bat?)... Begiak itxi, argazki makina eskuetan hartu eta ispilurantz argazkiak ateratzen hasi zen... zer ikusiko... begiak ixtean zer ikusten den jakin nahian edo...

Argazkian ispiluak ikusten zituenak azaldu ziren (zalantza egitea ere!). Orduan jakin zuen (bizilagunak?) ispiluak begiak itxita dagoela ere begi-zabal mantentzen dituela zentzumenak.

Ni ere begira nengoela... hori ez zion ez argazkiak ezta ispiluak ere esan (bizilagunari?).




ASTEKO HAIKUA


"Erabakiak...
erori gabe doaz

beti herrenka"


5 comentarios:

  1. Aupa Irati: bistakoa da Mirotzek modura zeruak laztatzen ibilia zerala; zure barneko barne grina elikatzen, jaten ematen, mendiz mendi. Horietako paraje batzuk ezagunak ditut eta , bai, benetan, zoragarriak. Heldu goiari eta izan zoriontsu. Zuk ohikoa duzun bezala: muxu potolo bat.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo mirotza!

    Beharko udan zehar barne grina elikatu... orain lanari jaten emateko...

    Muxu handi bat zuretzako ere, gustura hartzen dira muxu potoloak eguneko ordu hauetan nekeak begiei klixk egiten dien garaian...

    ResponderEliminar
  3. Aupa Irati: ongi etorria ikasturte Berriari. Nire bajualdietan mendira jotzen det, baso ilunen argietara murgitzen naiz eta Benitoren "Mirotz" kanta jartzen det. Eskerrak ematen dizkizut, hau, hain eskura jartzeagatit. IZAN ZORIONTSU ETA BIZI NATURA.

    ResponderEliminar
  4. "Mirotz" Benitoren kanta zoragarria, hunkigarria, zein ongi sartzen den barne belarrietara. Aupa Orio eta Aupa Irati.

    ResponderEliminar
  5. Ongi etorri zuri ere Basoa! Kantu ederra da bai, Benitok sortu duena, barru-barruraino sartzen den horietakoa...

    Aupa Orio, bai Kresala, ea kresal artean gora eta behara pozik ibiltzeko arrazoiak berriro itsasoak bueltan ekartzen dizkien. Bitartean... ilusioz jarrai dezatela lanean!

    ResponderEliminar