2009-06-09

2 cm? 3 cm? 15 cm? ZENBAT?


Zenbateko distantzia dago zenbakien eta hizkien artean? Batxilergoa ikasi behar duen ikaslean bidea aukeratu behar izaten du. Eta hamaika burukomin izaten du askok. Gurutzatu ezin daitezkeen bi bide paralelo irudikatzen ditugu: zientzietakoa eta letretakoa.


Orain gutxi Bernardo Atxagari irakurri diot elkarrizketa batean: " bien arteko distantzia ez da hain handia. Nobela batean oinarrizkoa da zehaztasuna, nobelak erritmoa behar du, geldoa edo azkarra, baina, erritmoa. Eta horretarako oinarri matematiko bat behar da. Matematika oinarrizko egitura baten parekoa da; nobela bakoitzean egia matematiko bat dago."

Oraintxe Josu Penadesen Jantzi beltz bi eleberria irakurtzen ari naiz. Atzo erregela hartu eta neurtzen aritu nintzen. Eta ez, distantzia ez da horrenbestekoa. Eleberriak badu bere erritmoa, badu bere egitura. Eta topatu ere topatuko diot bere egia matematikoa, jantzi beltz biren azpian gezur gutxi ezkuta daitezkeelako.

2 comentarios:

  1. Ze polita, Irati!! Nire ustez nahi dugun distantzia egon daiteke, matematikari batek historia luburuetatik urrun pasa dezake bizitza osoa edo matematikak eta historia ikasi, letrak ikasten dituen batek matematikaz paso egin dezake "total, soy de letras" edo ikasgai horretan ere buru bellarri ibili, eta horrela hamaika adibide. Baina, ezin ukatu biak behar ditugula,nola idatzi zenbakirik gabeko liburua? nola bilatu hitzik gabeko problemaren soluzioa?

    Nire iritzia, ea zer dirudizun

    ResponderEliminar
  2. Mila esker hausnarketarengatik. Baden guztiak badu bere xarma; atearen bestaldean zer dagoen jakiteko atea zabaldu behar da!

    ResponderEliminar