2009-08-01

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (VIII)


Gaur, abuztuaren 1. Dagoeneko egutegiko orriari egin diogu tira! Egunak banaka ibiltzen dira saltoka, baina... Eta urteak?



SARTU ZIRIA EGUTEGIARI!


Julenek Uxue ilobari galdetu dio:

- Zein egunetan betetzen dituzu urteak?

Eta Uxuek erantzun du:

- Herenegun 19 urte nituen eta hurrengo urtean 22 beteko ditut.

Noiz egin zuen galdera Julenek? Eta Uxuek zein egunetan betetzen ditu urteak?

2 comentarios:

  1. Julenek urtarrilaren 1ean egin din galdera ( Edo, Uxue behintzat, egun horretan ari dun erantzuten ). Era horretara, Uxuek abenduaren 31an bete ditin urteak (20), herenegun, abenduaren 30ean 19 zitinan, aurtengo abenduaren 31n 21 beteko ditin eta datorren urteko abenduaren 31n, 22.

    Beno neska, “barkatu” hemen azaldu izana, baina badakin… tentazioari ezin izan zionat eutsi !!: ulertu ez baninan ez nindunan sartuko !! Abuztuan “desagertu” egingo naun hemendik “ere”. Hik segi toki hau elikatzen eta gainontzeko lanekin. Oporren bigarren erdia ondo-ondo osatu !! Ni ere saiatuko naun, hilabete hau desberdin “bizitzen”. Iraila arte !!

    ResponderEliminar
  2. Mundial!

    Txokolatezko lau pasta ez ezik tarta eder bat ere zor diat! Ederki zagok Laiotz, baina, egun batzuetan ezkutuan izango diat hire ebazpena, ea besteren bat animatzen den!

    Gozatu abuztua!

    ResponderEliminar