2009-08-08

MURUMENDI

Sorginek irrintzi egiten dutenean gu dantzan hasten gara.

Ostegunean Murumendin (868 m) izan ginen, beste askotan bezala. Gustura joaten gara Murumendira, eta oraingo honetarako bagenuen zeregin berri bat: bertso polit bat suziriaren erraietan uztea. Nork jakin! Beharbada suzko igitai bihurtu eta hegan ibiliko da gaur Mariren arrastoaren atzetik.
Horixe bururatu zaigu, egingo ditugun mendi guztietan (beraz, egin eta umezurtz utzi ditugunetara itzuli egin beharko dugu) bertso bat uztea, eta poliki-poliki bilduma polit bat osatzen joatea. Polita litzateke bertso horiek jasotzen dituzten lagunen berri izatea, zuk halakorik topatzen baduzu... jarri harremanetan beldurrik gabe!
Txindokitikan Anbotoraino
zabaldutako izara,
punta honetan lehertzen da Marin
irrintzia ta algara,
mendi gain hontan zer gozatua
ta zer sentitua bada,
Damazuloa, Atxipi eta
Dantzalekua bistara,
Murumendira igoz gu ere
sorgin bilakatzen gara.
Irrintzia dantzan hasten denean egiten dugu guk mendira.

2 comentarios:

  1. Aupa Irati:

    Mendiz mendi zabaltzate, ez da?. Gorde mendiren bat egin gabe, eh! Bestela ezin izanen dugu elkarrekin bakar bat ere zapaldu. Eskuminak senideei. Muxurik.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Beñat!

    Zuen ERRESUMATIK etorri berri naiz, Deierri eta Gesalaz bailarak ezagutu ditugu; Lezaundik Trinitatera igo gara, eta handik Iturgoienera jaitsi. Abagua ibaiaren sorburua bisitatu eta bazkal aurretik bainutxo bat hartu dugu Allozko urtegian. Mundiala!

    Herenegun Irantzu ibaiko arroiletan sekulako jakuzzia topatu genuen, a ze nolako plazerra! Amak mundura ekarri bezala murgildu ginen uretan aita eta biok!

    Baina, hitza hartzen dizut, eh! Egin behar dugu mendi bueltaren bat elkarrekin!

    Besarkada estu bat eta banatu muxuak etxeko txikiei!

    ResponderEliminar