Besarkada baten beharrean bazaude, besarkatu zure haurtzaroa.
Abuztuaren 4ean Arabara egin genuen bidaia. Pipaon herrian hasi eta Biasteri-Laguardiaraino trazatutako bidea genuen aurretik, orain dela 50 urte Varela postariak egunero-egunero negu eta uda egiten zuen bidea.
Ezpel eta pago artean laster heldu genion Recillako portuari; puntu honetan bitan banatzen da bidea, bi mendi tontor elkarren parean: Recilla (1381 m) eta Cervera (1384 m). Lehenengo Recilla gaina zapaldu genuen, eta Cervera gaina gero. Harro nago, elkarri desafio egiten dioten bi mendiri elkarrekin kantatzeko bertsoa utzi diedalako.
Cervera eta Recilla daude
eskuz ezku buruz buru,
beste behin ere paraje honek
guregan poza sortu du,
Pipaonetik Biasterira
zeharkaldia helburu,
soka berean korapiloak
hementxe lotu ditugu.
Lehenengo argazkia Recillan ateratako da, bigarrena Cervera, azken honetan Palomares gaina ikusten da.
Eguerdian Laguardiari besarkada eman nionean haurtzaroa gertuago sentitu nuen.
Kaixo! Arabako hegoaldea oso interesgarria da. Biasteri (Laguardia) herrietarik ederrenetarikoa da. Agurrak Kataluinatik
ResponderEliminarAupa Juli!
ResponderEliminarIzugarri maite dudan herria da Biasteri, umetan udaldi asko pasea naiz bertan, sendagilearen aholkua! Zakur eztula baretuko bagenu harako bidea egin behar. Ordutik katarro gutxi harrapatzen ditut!
Pozten naiz blogean lagun berri bat egin izanaz. Gehiagotan ere bisitan izango zaitudalakoan,
muxu handi bat!