Mario Benedetti; mahai gainean dudan beste idazleetako bat. Kirmen Uriberi, Haruki Murakamiri, Irati Jimenezi, eta beste askori eskua emanda. Bai, idazleak izaten ditut nik mahai gainean; liburua ireki eta bertatik idazlea hizketan jartzen zaidala irudikatu izan dut askotan.
Zain dauzkat. Egunero pixka bat bai, baina, ez naiz nahi eta behar nukeen adina irakurtzera iristen. Boladaka bai, baina, ez egunero-egunero.
Matematikarengatik izango da beharbada, baina, zehaztasunez zatitua izaten dut eguna. Herena (gehiago normalean) lan-ordu eta lanaren inguruko zereginetarako. Herena (gutxienez. Ai! Gehiago nahi nukeenean…) lo-orduetarako. Hamaseiren bat (atera kontuak!) jatorduetarako. Hamabirena saskibaloirako. Pittinka-pittinka galtzen diren (galtzen badira bederen!) ordu horiek galerarako. Hogeita laurena janzteko eta dutxatzeko eta komunera joateko (gustura, lentilaren batek hatz puntatik ihes egiten ez duenean! ) Eta orain blogari erantzun behar gainera!
24 orduko pasteletik nekez gelditzen da pusketarik soberan. Eta bitartean Benedetti mahai gainetik eskua luzatuta, bere pastelik gozoenak oparitzeko irrikan. Eskerrik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario