2009-05-12

MATEMATIKA ETA HIRIA


Ez naiz egun zehatzen zale, urtea egunerokoak egiten duelako, eta 365era iritsi nahi duenak gogotik lan egin behar duelako urte osoan zehar. Halere, egutegia egun esanguratsuz betea dugu eta gaurkoa horratx! Maiatzaren 12a, Matematikaren eskola eguna; 1900eko maiatzaren 12an jaio zen Pedro Puig Adam matematikariaren omenez jarria.


MATEMATIKA ETA HIRIA, aurtengo matematikaren eskola egunak berarekin duen leloa. Eta nik begiak zabaldu eta jolasteko gonbita egin nahi dizuet. Kalean bi pauso eman orduko ingurua matematikaz jantzia dagoela ohartzea ez da zaila: ehunekoak, irudi geometrikoak, simetriak, grafikoak, estatistika emaitzak... eta hori guztia kalean, etxean, egunkarietan, telebistan, futbol zelaian... topa dezakegu.

Argazkiak atera eta zintzilikatu, egunkarietako titularrak kopiatu, ikusitakoa kontatu... Matematika eta hiria biak sartuko ditugu zaku berean, hementxe. Ikusi eta topatzen duzun hori partekatu zure lagunekin! Ea nolako hiria sortzen dugun denon artean! Ikasgelan Paolak bota du lehenengo ideia: farmazietako ate gainean dagoen gurutzea! Ea nor den farmazia gaineko gurutze berdeari argazkia aterako dion lehena!

Hemen klik eginez gero web orri interesgarri bat topatuko duzu, ideia berriak sortzen lagunduko dizuna. Gozatu!

DBHko lehen mailako ikasleak osatzen ari diren lana.

21 comentarios:

  1. Kaixo Irati.

    Neu ere matematikan murgiltzeko prest nago, nola ez?

    Munduan, herrian, kalean, etxean, ene buruan... Murgil gaitezen matematikaren unibertsoan.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Irati.
    Zein poza zure bolga aurkitzea. Matematika hiria, eta niria eta guztiina ;-) je je je

    Irakurtzen gara

    ResponderEliminar
  3. kaixo Irati!
    eta askatasunako hesiak zer??????
    zuzen paraleloan kokatuak daude! eta parisera jun nintzanean Louvre museoko plazan kristalezko piarmide batzuk daude! baina barkatu...ez dut aurkitzen nire USB-a eta ezin ditut argazkirik ekarri...

    ResponderEliminar
  4. Primeran Garazi! Ea piramideen argazki bat kokatzen dugun lanean.Oso ongi!

    ResponderEliminar
  5. amaia zabaleguii!!28 de mayo de 2009, 15:20

    epa iiratii!!
    beno , ba gaur matematikan geudela , zure blogari buruz hitz egiten ari geudela, konturatu naiz, klaseko lehiotik ikusten den tanatorioan, lehiaoak laukizuzenak direla konturatu naiz!!argazkia atera diot, eta saiatuko naiz usb batera pasatzen!!

    beno, esan dizut idatzi behar nuela eta idatzi dizut!!

    jaja!!

    aiio

    a, burlatako eskolena , euskararena irakurri dut eta asko gustatu zait, baino bakarrik ateratzen zaigu...

    beno , aio!!larunbatean berriro pasatuko naiz ea zerbait berria dagoen!!

    agur!

    ResponderEliminar
  6. andrea lusarreta!!28 de mayo de 2009, 15:25

    kaixo irati

    ba ni gaur, etxean nengoela, erlojura begiratu dut ze ordu zen ikusteko, eta konturatu naiz, 13:00 zirela , eta erlojua justu , angelu zuzenean zegoen!

    beno, aio irati!

    bihar klasean ikusiko gara!

    ResponderEliminar
  7. Aupa Andrea!

    Pozten naiz azkenean ausartu zarelako!Baina, uste dut orduz nahastu zarela!13:00etan institutuan zeunden... eta 13:00ak ez du angelu zuzenik osatzen! Lasai, badakit eta 15:00 jarri nahi zenuela. Horrek bai, horrek osatzen du angelu zuzena! Ea erloju polit bat aurkitzen dugun lanean jartzeko. Oso ongi!

    Oso ongi Andrea

    ResponderEliminar
  8. Kaixo Amaia!

    Ondo dago blogeko beste idatziak ere irakurtzea. Ea bai, euskaraz pixka bat gehiago egiten dugun.
    Tanatorioarena oso ongi dago. Konturatzen al zarete? Nahikoa da ikasgelako leihotik begiratzea matematikarekin topo egiteko! Ea argazkia jartzea lortzen dugun!

    ResponderEliminar
  9. Kaixo irati!!!!
    beno ba ni nere etxetik kalea ikustean, konturatu naiz zebra pasabidea zegoela eta gainera laukizuzenak direla.Ere, paraleloak dira eta zuri ematea erabaki nuen asi que ...
    bueno beste baten bila joango naiz eta astelehenean emango dizut.
    agur.

    ResponderEliminar
  10. Oihane San Martin29 de mayo de 2009, 18:40

    kaixo irati!!!
    oraindik ez zarete konturatu¿?¿?¿?
    kalerra irteten garenean egunero ikusten ditugun zakarrontzietan ere matematika dago.
    forma askotakoak dira:
    atarrabiako kaleetakoak forma zilindrikoa dute
    beno, joan behar dut, astelehenarte!!!

    ResponderEliminar
  11. Kaixo Irati!

    Gaur kaletik nebilea alkantailla bat ikusi dut eta bribila dela ohartu naiz.

    Beno agur!

    ResponderEliminar
  12. kaixo, Irati!
    Euskarako liburua atera det ikasteko eta konturu naiz liburua angelu zuzena dela.
    agur astelehenean ikusiko gara.

    ResponderEliminar
  13. kaixo irati
    gaur goizean euskarako liburua atera dudanea ikasteko konturatu nahiz liburua laukizuzena zela.
    beno agur bihar ikusiko gara

    ResponderEliminar
  14. aitziber santesteban1 de junio de 2009, 19:55

    kaixoo irati!
    gaur etxekola egiten nengoela, agendara begiratu dut eta orriak pasatzen, egutegia ikusi dut. egutegial zenbakiak eta laukizuzenak zituela konturatu naiz.
    beno beste egun batean irudia ekarriko dut.
    beno agur!!

    ResponderEliminar
  15. Egun on koadrila!
    Lan ederra egin duzue!

    · Leire, oso ongi, argazkia dagoeneko jarria dago. Zabaldu begiak ea beste zerbait topatzen duzun!
    · A ze sorpresa Oihane! Eta eskerrik asko forma berri bat gure artera ekartzeagatik. Zilindroak. Zer? Ez dakizuela oraindik zilindro bat nolakoa den. Ea Oihane argazki polit bat ekartzen diezun zure ikaskideei.
    · Egia da bai, Irati. Lurrera begira joaten denak ere topatzen du matematika! Argazki bat ekarriko diguzu Irati?
    · Eta? Asko ikasi al zenuen Naiara? Arrazoi duzu bai, liburuek laukizuzen forma dute eta ondorioz lau angelu zuzen dituzte, 90ºko lau angelu.
    · Egutegiak gainera, matematikako problema eta jolas asko egiteko aukera ematen du Aitziber! Ea egunen batean horrelako problemaren batekin lan egiten dugun. Irudiaren zain gelditzen gara!

    Gelako mutilak lo daude ala? Zuen iruzkinak ere irakurri nahi ditugu!

    Besarkada bat denoi!

    ResponderEliminar
  16. kaixo! jeje joo ideia kendu didate zuzen paraleloarena..... juuuuummm!!!!! a bai eta bihar ekarriko det partitura bat hoiek ere izan oi dute matematika!eta diskoak ere jeje a bai! eta etxe batzuetan ere imajinazioa erabiliz.... piezetan banatu ahal dira! adibidez nire etxean...
    -lauki zuzen bat:paretak
    -piramidea:teilatua
    -trapezioa:beste teilatu bat
    -karratua:tximinia
    -zuzen paraleloak: ordenagailuaren gelaren lehiotik ikusten dudan arropak zintzilikatzeko tenderoa.
    -zilindroa:orain ez zait burutik pasatzen nola esaten den...


    bueno...bihar hiru argazkiak ekarriko dizkizut eee
    aiooo

    ResponderEliminar
  17. a baii atrilean ebai baditu angeluak,formak,simetria.... adibidez atrileko hankak edozein engelutara bihur daitrezke adibz zorrotza,edo kamutsa,ganbila...

    ResponderEliminar
  18. Zorionak Garazi!

    Sekulako lan polita egiten ari zara! Ea orain argazki eder batzuekin janzten dugun lana. Zer da zilindro itxura duena? Ea klasean denon artean asmatzen dugun!

    Gero arte!

    ResponderEliminar
  19. kaixo Irati

    kaletik nenbilela etxe bateko pareta batean
    zirkulu geometriko bat ikusi dut.

    agur

    ResponderEliminar
  20. Kaixo Irune!

    Eta zer zen zirkulu hori? Leiho bat? Marrazki bat?...

    Pozten nau Irune zu hemen ikusteak! Saiatzen denak lortzen duela!

    ResponderEliminar
  21. Benetan lan bitxi eta polita lehenengo mailakoena. Segi matematikaz eta irakasleaz gozatzen!!

    ResponderEliminar