Bi ur tanta eta bedeinkazioa. Bataiatu: bai ala ez. Horratx bizitzan hartu beharreko lehenengo erabakia. Ez, ordea, norberaren nahierara. Nik ezetz erabaki nuen. Erabaki zuten. Ez nindutela bataiatuko. Behin kozkortuta gustura nago gurasoek hartu zuten erabakiarekin. Nire kabuz ere eman nezakeen pausoa, baina, mendi zokoetako iturri azpietan burua sartzearekin nahikoa dut. Askotan bataiatzen dut nik neuk neure burua. Nahi dudan guztietan. Nahi dudan moduan.
Urte asko (asko, asko) behar omen ditu pixa oihal batek desegiten. Sen ekologikoa. Goiztiar esnatu zitzaidan niri. Laster erabaki nuen nahiago nuela pixa komunean egin. Merkeagoa eta ekologikoagoa, pixa behar den lekuan egiten ikastea. Bai, eta zer? Nik ere noiz edo noiz egin nuen pixa galtzetan, eta? Eroriz ikasten da oinez, ezta? Oinez ikasi, eskolarako bidea ikasi, semaforoko koloreak bereizten ikasi, eta umeak laster egiten dio gurasoen, aiton-amonen edo zaintzailearen eskuari ihes. Eta egun batean “gaur bakarrik joango naiz eskolara” esaten dio sendo aldamenean duen helduari. Eta joan egiten da bakarrik eskolara, edo lagun artean, heldu izateko lehen pausoa ematen ari dela sinetsita. Umeak ez daki ongi bideak zenbat pauso behar dituen. Helduak ere ez.
Ez da erraza nerabe izatea. Ez da erraza musu Aitorri edo Iñakiri eman nahi diozun erabakitzea. Eta erabakitzen hasten denean Maitek biei eman diela konturatzen da bat. Oraindik maitasuna erabakitzeko margaritak erabiltzen ditugunok zalantzaz beteta igarotzen ditugu itzalak zelaiak jaten dituen urte sasoiak. Ez, horregatik ez nuen erabaki lentillak erabili nahi nituela. Saskibaloi partiduetan aurkariaren bizkar atzeko zenbakiak bereiztera iristen ez nintzelako; horregatik ziur aski.
Kazetaritza ala matematika? Pisuan ala egoitzan? Oinez ala metroz? Eta bazkaltzeko, pasta ala … ? Pasta. Duda-mudan, maleta amaren musu eta aitaren aholkuz beteta egiten du batek hegan estudiante tunante. Eta bukatu ere, ikasketak, hala bukatzen ditugu, duda-mudan. Tartean hartu ditugun erabaki guztiekin zerrenda bat egingo bagenu asignatura berri bat prestatzeko adina material bilduko genuke.
Gida-baimena hemezortzirekin… Ipurdi kutsatzaile bat gehiago? Azterketa bat gehiago? Ezta pentsatu ere! Lehen ere egin ditugu nahikoa! Benetako beharra iristen denean… Benetako beharra? Irakaskuntzak berarekin dakarrena… Irakaskuntza? Ongi hausnartu al duzu erabakia? Zorionekoa hala erabaki nuen eguna. Oraintxe lanean lankideekin (eta ikasleekin) gozatzen ari naizenak ez dit zalantzarako tarterik uzten.
Mugikorra itzali ez itzali ezbaian egoten da asko, “harrapatuko” ez duten beldur. Nazkatuta beste asko, gehiegitan “harrapatzen” dutela eta. Nik erabaki nuen bere garaian. Ez dut sakelakorik nahi. Egoskorkeria? Beharbada bai. Baina, nire hautua da, eta behar nauenak “harrapatzen” nau. Tamainan. Ez nago beldurtuta. Nazkatuta ere ez.
Ez da samurra izaten zein gairen inguruan idatzi dudan erabakitzea. Horixe hartu dudan azken erabakia. Ampo lantegiko Euskara Batzordeak antolatu duen literatur lehiaketaren inguruan idatziko dut. Erabakitzeko garaia. Horra lau orrialdeko ipuina idazteko ezarri duten gaia. Egutegiaren aurrean jarri naiz erabakitzeko garaia zein eguni dagokion asmatu asmoz, eta oharkabean nire ibilien errepasoa egiten hasi naizenean nor izaten egunero erabakitzen dudala konturatu naiz; eguneroko konpromisoan eta erabakitzeko ahaleginean josten baita nor izatea eta nor izana.

No hay comentarios:
Publicar un comentario