Hiru egun pasa ditut DBH hirugarren mailako ikasleekin Lekarozen. Raffting, piragua, rappel, Udazubiko leizeak... Tximuarena ere egin dugu pixka bat. Ederki pasa dugu, matematika pixka bat ere egin dugu (angelu zuzenak egiten ahalegindu, gorputz geometrikoak topatu, ur azpian tragatutako uraren bolumena kalkulatu...) eta harremanak estutzeko ere balio izan du. Baina, gaua gaua da, eta gaztea beti gazte. Jolastia. Eta errebeldea.
Goizeko ordu biak aldera, neska koadrila bat pittin bat baretu asmoz, beraien logelara joan eta Ligiko zubiaren ipuina kontatu nien. Gustatu eta bigarren gauerako hitzordua egin genuen. Hamaiketan 203 logelan.
Egun osoa zer kontatuko nien pentsatzen pasa nuen, eta gaueko ilunaren magian gztiok ere begi bat galtzen dugula ohartuta, amets lagun Tartalo hartzea erabaki nuen. Gure klasiko bat. Isilik eta adi egon ziren ipuinak iraun bitartean. Ipuina ez zen, ordea, Tartalo zulora erortzearekin batera bukatu. Beraien irudimena martxan jarri nahi izan nuen, beraiek ere kontalari izan zitezkeela sinestarazi. Eta halaxe osatu genuen Tartalo, Asiertxo eta Manuelitaren ipuina. Hogei minutuko jolasa.
Ostegun gauetik Asiertxo eta Manuelitaren arteko maitasuna Tartalok emandako eraztunek lotzen dute. Tartalo non dabilen? Auskalo! Aldameneko logelako neska-mutilen iskanbilarekin jolasean. Seguru.

No hay comentarios:
Publicar un comentario