2009-05-19

EGIN APUSTU ZURE BURUARI!

Astero problema bat; ikasleentzat bai, baina, zuretzat ere bai. Zer? Matematika aspaldi utzi zenuela albo batera? Zu letren adarretik joan zinela? Eta? Mundua problemez betea dugun honetan, ikasi egin behar da antolatzen, bideak marrazten, ibiltzen, erortzen, ikusten ez diren mezuak irakurtzen. Mundua problemez betea dugun honetan, ikasi egin behar da jolasten, eta jokatzen, erronkei begiz begi begiratzen, ahalegintzen, gozatzen, zerbait lortu izanaren gozoa sentitzen. Erronkak nekatzeko dira, erronkak sufritzeko dira, erronkak izerditzeko dira, makurtu eta berriz altxatzeko. Erronkak biziago sentitzeko dira, zure buruari apustu egin eta irabazteko.

Astero problema bat. Gustura jasoko ditut zuen erantzunak, ideiak, soluzioak, buruhausteak, proposamenak, esperientziak. Inoren erantzunari begiratu gabe, saiatu! Hemen lehenengoa:




EGARRITU BAI, BAINA, ITO GABE IBILI!

Hiru katilu ditugu. Hiru katilu bakarrik: 8 litroko katilu bat, urez betea. Eta beste bi hutsik, 5 eta 3 litrokoak. Nola lor dezakegu katilu batean 4 litro izatea?

A! Eta ez ahaztu: Ez dago enigmarik. Problema bat plantea badaiteke ebatzi ere egin daiteke. (Wittgenstein)





7 comentarios:

  1. polita problema. hurrenez hurren

    8 5 3 litroko ahalmena duten ontzietan, ura honela mugi liteke, 8 litrokoan ur guztia dagoela abiatuta:

    5 0 3 litro banatu
    5 3 0
    2 3 3
    2 5 1
    7 1 0
    4 1 3
    4 4 0

    ResponderEliminar
  2. Tira, burua eta pare bat katilu hautsi ondoren, azkenean lortu dut problema ebaztea. Nik beste bidezidor bat hautatu dut gurutzera iristeko.

    1.- 8 litroak beste bi ontzietan banatu

    0 5 3

    2.- 3 litroak 8 litroko ontzian hustu eta 5 litroak 3koan.

    3 2 3

    3.- 3 litroko ontzia 8koan hustu.

    6 2 0

    4.- 5 litroko ontziko bi litroak 3 litroko ontzian hustu.

    6 0 2

    5.- 8 litroko ontziko 6 litroak 5 litroko ontzian hustu.

    1 5 2


    6.- 5 litroko ontziko litro 1 3 litrokoan hustu.

    1 4 3

    7.- 3 litroko ontzia 8 litrokoan hustu

    4 4 0

    ResponderEliminar
  3. Bejondeizula Ekaitz! Hortxe dago koxka, antolaketan!

    ResponderEliminar
  4. Primeran Joseba! Bi soluzio, bi bide. Ahalegintzen dena iristen da helmugara!

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Irati
    Ni ere zure problemei bueltaka aritu naiz, eta denetan ados nago emandako erantzunekin, baina Ekaitzek eta Josebak akats bera egin dute: Azken pausoa soberan zegoen, ez baitu eskatzen bi ontzietan egotea lau litro, batekin nahikoa dugu; eta hori azkenaurreko pausoan lortu dute.

    PD: Zorinak, bloga bikaina da! Benetan mamitsua. Ahal baduzu pasa zaitez nire web orrialdetik: jonkepaoria.es.tl

    Agur!

    ResponderEliminar
  6. Aupa Jon Kepa!

    Mila esker bisita egiteagatik! Ba arrazoi osoa duzu! Bost puxtarri zuretzako!

    Zuri ere egingo dizut bisita! Ea hurrengo proble,aren ebazpena egiten diguzun!

    ResponderEliminar
  7. Iratik bere lehen zorionak ematen zituen bitartean nire arreba 15 urte betetzen ari zen.

    ResponderEliminar