Izugarri gustatzen zait telebistaz atletismoko txapelketa nagusiak ikustea. Usain, Bekele, Marta, Isinvayeva... mundialak dira! Matematika ikasgaia atletismoko frogekin parekatuko nuke. Korrika distantzia motzean egin dezakezu (beharko egin, denbora jakin batean ariketa erraldoiak egiteko gai izan behar baduzu), edo joanean luze ibil zaitezke (luze eta zabal). Ikasgelan nahiz etxean nahikoa ariketa egiten ditugu (100 metroko froga egiteko nahi adina prestatzen ditugu ikasleak, edo horretan saiatzen gara behintzat!), baina, hormak zurrunegi finkatzen ditugu, eta matematika hortxe itotzen zaigu, barruan, lau pareten artean. Aurten beraz, distantzia luzeari heldu nahi diot, luze korrika aritzeak norbere jakintza aberasteko aukera ematen duelako. Testu liburuaren mugetatik at, kultura matematikoari ateak zabaldu nahi dizkiogu. Zabaldu dakizun hori lemapean ikasitako kontzeptuen gehigarriak eta bitxikeriak argitaratuko dituzte Batxilergoko ikasleek eurek. Txokoa hortxe egin diot, ezkerraldean, Itakaren atalaren gainaldean. Zapaldu lasai argazkiaren gainean!
Logaritmoak zertarako, e zenbakia, Pitagoras, Urrezko zenbakia... horiek argitaratuko ditugun lehen lanak.
Egin hozka beldurrik gabe, eta aberastu zuk ere gure txokoa, zurea ere senti dezazun!
Gu Bekeleren erritmoan 10 000koa osatzen saiatuko gara, gure bidea egin nahi dugulako.
Gure pausoa jarraitzen ausartuko zara?

No hay comentarios:
Publicar un comentario