2009-10-23

ASMUBE

Asmube Beasaingo Emakumeen Elkartea da. Ikastaro askoren artean kantu tailerra ere badute, abesbatza. Urtean zehar saio ezberdinak egiten dituzte , horietako bat garaitsu honetan, Beasaingo Udazken kulturalean. Gaur saio bat eskainiko dute Beasaingo batzar aretoan arratsaldeko zazpietan eta Ekaitz eta biok ere han izango gara. Saioa janzten lagunduko al genien galdetu ziguten, eta guk baietz. Abestuko dituzten kantuen atzean zer dagoen aztertu eta olerki, ipuin eta elkarrizketak prestatu ditugu. Literaturaz eta kantuaz gozatu nahi duenak, aukera badu gaur, arratsaldeko zazpietan Beasaingo batzar aretoan.

Non da? Non da zure begien taupada?
Hotz dago, ahots isilen balada,
maitasun izoztuen bidean galduta.

Non da? Non da zure ilargi betea?
Lo dago, gau mutuen izerdia,

...
...
...

No hay comentarios:

Publicar un comentario