2009-10-09

GOZOKIAK IRRIBARREETAN


Irribarre batek 5 gozoki balio ditu. Bost gozokietatik lau oparitu egin dizkidate eta bosgarrenaren bila nabil. Diruz ez dira erosten horrelako gozokiak. Non topa dezaket bosgarren gozokia?


Matematikako azterketa batean proposa nezake problema. Einsteinek ere esan zuen, irudimena jakintza bera baino garrantzitsuagoa dela. Gozokia topatzen lagunduko didazu?

Asteburua gozo-gozo pasa eta ez utzi irribarre egiteari!

2 comentarios:

  1. chez volant, volant au vent, et arrete pas...13 de octubre de 2009, 17:34

    Ikasle batek baino gehiagok emango lizuke bostgarren gozoki baliotsu hori, hasieran, matematika problema bat ebazten, formula bat ulertzen... laguntzen diozunean, edo tutore bezala aholkuak ematen dizkiozunean. Geroago, hobeto elkar ezagutzean, zure irribarrea ikusten duen bakoitzean oparituko lizuke gozokia.

    Laister arte

    ResponderEliminar
  2. Egia da bai, asko da ikasleek ematen digutena, eta sarri ohartzen ez bagara ere, gozokiz betea izaten dugu ikasgela. Gaur bereziki, ahora eramango dut eskura ikusten dudan gozokia.

    Chez volant, volant au vent, et arrete pas... (haizearekin hegan egin, eta iritsi ez... ??? Zuzen nabil? Egingo didazu itzulpena?)

    Mila esker goizean goizeko gozoki honengatik!

    ResponderEliminar