2009-10-13

KATU BELTZAK


Irratiak esan duen arte ez naiz konturatu gaur astearteak hamahiru dituela. Une honetan Charles Darwinek botatako (bai, halako esaldi potoloak bota egiten dira, isilean gordetzeko pisu gehiegi dute) esaldi eder baten aurrean nago:

"Matematikaria logela ilun batean dagoen itsua da. Logelan ez dagoen katu beltz bat bilatzen ari da."
Charles Darwin


Gaur inoiz baino gehiago sentitzen naiz matematikari; katu beltzen maitale.

2 comentarios:

  1. Antzeko esaldia Antoni De Melo-k dauka jasoa Sufi kulturan oinarritua, honela dio: "Zein zaila den katu beltza logela ilun batean topatzea, batik bat katua bertan ez denean". Gizonon egarri asegaitzak, zentzuz behar du muga ezarri...nahiz erokeria batzuei esker aurrerapauso sinesgaitzak eman diren, eta ondorioz gauden gu hemen.

    ResponderEliminar
  2. Bila aritzeak bilatu nahi zenuen hartaz aparte, beste gauza batzuk aurkitzeko aukera ematen dizu. Aurrez zer topatuko duzun ez jakiteak ere badu bere sarma. Baina horretarako ausartu egin behar gela ilun batean sartzen.

    Mila esker hausnarketarengatik Manex!

    ResponderEliminar