2009-10-20
HAURTZAROA SUDUR ZULOETAN
Begiak itxi eta iluntasuna arnasten duzunean haurtzaroa usaintzen duzu.
Nik haurtzaindegiko jantokiaren usaina hartzen diet oroitzapen urrunei, eguerdian jan gabe gelditu eta askaritan jan behar izaten nituen garbantzuena. Aitak Mekola bordako oporrei egiten die arnas, eta Beñatek Iruñeko gari soroei.
Askotan hala uste arren, haurtzaroak ihes egiten ez digun seinale. Haurtzaroa sudur ileetan gelditzen zaigu kateatua.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Haurtzaroaren usainak eta oroimenak.
ResponderEliminarNerabezaroaren sentimenduak eta emozioak.
Helduaroaren hausnarketak eta gogoak.
Eta gero? Bost axola zait. Oraingoa usaindu, sentitu eta bizi nahi dut.
Esker mila, Irati, zer pentsa eman ohi didazulako.
Helduaroan hausnarketak eta gogoak bai, baina, aurreko guztiak ahaztu gabe, ezta? Helduaroak ere behar ditu bere sentimenduak eta emozioak, usainak eta oroimenak, gerora ere helduaroa oroitzapen izan dadin. Egun ona pasa!
ResponderEliminar