2009-07-07

BERIAIN-SAN DONATO

Unanuatik, Lizarragako tuneletik eta Ollotik abiatutako igoerak ezagunak genituen. Uharte-Arakildik abiatzen den igoera ezagutzea falta! Uztailaren 1ean heldu genion, ilusioz; nola bestela? 1002 metroko desnibela du Uharteko igoerak. Igoeraren zatirik handiena itzaletan , pagopean egiten da. Norberak hartzen dituenak salbu, atsedenaldirik ez du eskaintzen bideak; burugogorrak izan behar bideari neurria hartzeko! Agindu bezala puntaren-puntan dagoen postontzian utzi nuen bertsoa:

Uhartetikan San Donatora

gogotsu etorri gara,

izerdi ttntten freskotasuna

hasperenaren ufada,

eguzkiaren keinu beroa

haize ezaren balada,

tontor gainean neke osteko

plazerraren besarkada,

une hauekin bizitza bera

zinez ederragoa da!


Beriain, 1494m. Argazkilaria: Joxe Goikoetxea, aita.

Hantxe daukazue zain bertsoa. Inork erantzun nahi badio...

No hay comentarios:

Publicar un comentario