2009-07-18

MADARIXA-ATTOLA-IZKITURRI-ERLO

Eutera irratsaioari hasiera eta amaiera ematen zion kantuarekin maitemindu egin ginen, eta maitasunak begirada zor duenez, zer hoberik kantuaren esentzia ezagutzea baino! Madarixa, Attola... onena bertara joatea!


Izarraitz mendigaina Azpeiti eta Azkoiti gainealdean dago, bere ttonttorrak: Kakueta, Xoxote, Erlo. Pozik egin nuen igoera, oraingo honetan Ekaitz ere animatu zelako. Bertsoa askoz hobea aterako zitzaidan Ekaitzen laguntzarekin, hori seguru! Hementxe Erloko postontzian zuen zain dagoen bertsoa:

Erlo gainari hirugarrenez

bota diogu enbido,

Madarixatik Attolan barna

gailurrera gara igo,

Izkiturriko uretan mihia

freskatu dugu eztiro,

beso zabalik hartzen gaituzu

etortzen garen aldiro,

uda bukatu baino lehenago

itzuliko naiz berriro.

2 comentarios:

  1. Hori baino bertso hobea aterako zitzainala, Ekaitzen laguntzaz ? !! Ba, beajondainala, Irati !! Ekaitz, bertsolari handitzat dinat aspalditik, baina, hire abildadea, hontan "ere", ez ninan ezagutzen.

    Portzierto, beti eskatzekotan nengonan eta, pasako al didan mesedez, Eutera saioko kanta horren letra ? Edo zein diskatan topa dezakedan edo... Interneten saiatzen ibili nindunan bere garaian eta ez ninan aurkitu. Doinu berarekin abestu dinat hire bertsoa, eta berriz esanda... beajondainala !!

    Segi zuen ibilaldien berri ematen ;-)

    ResponderEliminar
  2. Ze uste duk ba! Bertsotan txapel bat ere irabazitako nauk hire herritarrekin! ;-) Horiek, baina, aspaldiko kontuak dituk, eta botaka egiteari ezin eutsiz (badakik urduritasuna!), oholtzak berak bota ninduen!

    Orain eskura ez diat eta hurrengoan bidaliko diat diskaren berri eta kantuaren letra.

    Segi kantuan!

    ResponderEliminar