Iritsi eta ziplo! Hiztegira joan eta nekearen esanahia zein den begira hasi naiz. Irakurtzen hasi baino lehen hiztegia itxi dut. Bai, gozoa da. Nekea ere gozoa da.
Igandean Garaioko parke naturalera hurbildu ginen, Gasteiza bidean Ozaetako irteeran atera eta bost bat minutura dago Garaioko urtegia. Urtean bizpahiru aldiz egiten diogu bisita. Igandeko asmoa, ordea, inoiz egin gabea: urtegiari itzulia ematea. 38 bat kilometro egin genituen oinez. Eta helmugan saria: urtegian bainotxo bat! Hura bai ederra!
No hay comentarios:
Publicar un comentario