2009-07-23

IRAKURTUR

Liburu bat ukitzen duzunean


esku bat topatzen duzu,


liburu bat zabaltzen duzunean


begirada batek gozatzen zaitu,


liburu bat irakurtzen duzunean


lagun berriak egiten dituzu,


liburu bat aholkatzen duzunean


esku bat,


begirada bat,


lagun bat


oparitzen ari zara.


IRAKURTUR, atzo bertan martxan jarri genuen ekimena. Zirraragarria! Etxeko apaletan zeuden 16 liburu aukeratu eta kalera ateratzea erabaki dugu, herritarren eskura jartzeko. Atzo bertan Beasaingo txoko ezberdinetan jarri genituen liburuak, edonork lasai har ditzake, etxera eraman eta irakurri. Gozatu ostean, liburua hartutako toki berera itzultzea da baldintza bakarra. Literaturak bere ibilia egin dezan ea denon artean bidea marrazten diogun.
Hona hemen komunikabideetan azaldu den elkarrizketa egitasmoaren nondik norakoak eskurago izan ditzazuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario